2019(e)ko urtarrilaren 1(a), asteartea

SANTA AGEDAN AZPEITIKO KALEAK ALAITZEN

                 

SANTA AGEDA 


Otsailaren 3an Santa Ageda ospatu genuen. Lehenik frontoian elkartu ginen DBH 1eko guztiok. Saio txiki bat egin genuen guztiok batera eta ondoren bi taldetan banatu ginen.


Alde batetik, A, B eta C eta, bestetik, D, E eta F. Lehenak Sanjuandegira joan ginen eta bigarrenak plaza aldera. Batzuek trikitixa eta panderoa jo zuten, beste batzuek kantatzen eta makila astintzen zuten bitartean. Goiz osoa kantari pasatu ondoren, diru pixka bat lortu genuen. Eskolara itzuli eta ordu bete utzi ziguten libre. Azkenengo ordua klase normala egin genuen.










Urola ikastolan euskararen eguna.

 Urolan ikastolan euskararen eguna


Dakizuen bezala Urola ikastolan Euskararen eguna ospatzen da, aurten abenduak 3 igandea tokatzen da euskararen eguna, orduan seguruenez Ostiralean ospatuko dugu gure ikastolan.

Txokolatada egongo da eta horrez gain herri kirolak ere egingo dira: zaku karrera, lokotx bilketa, giza proba eta soka tira.

Beste jolas bat ere egongo da, talde guztia eskutik helduta egongo da irakasleak ere bai eta gero uztai bat pasatu beharko da ikaskide guztien artean irakaslearen gana iritsi harte, irakasleak uztaia hartu eta leku batera eraman beharko du ahalik eta azkarren eta hori egin eta gero jolasa bukatzen da.

Lokotx bilketan 4 pertsonak artzen dute parte, zaku karreran ere 4 pertsonak artzen dute parte, giza proban ere 4 pertsonak hartzen dute parte eta soka tiran 10 pertsonak.