2024(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

⚽💙🤍OMENALDIA JASO ZUTEN LAGUN ONAKEN HASIERAKO EMAKUME FUTBOLARIEK⚽💙🤍

Kaixo! Atzo ligaren azken partidoarez gain, oinordekoen omenaldia jaso zuten Lagun Onaken hasierako emakume futbolariek. 

Gaur egun Lagun Onaken futbolean ari diren adin guztietako neskak eta emakumeak bi ilara luzetan zain zituzten hasierako taldekideek 18:45erako Garmendipeko zelai nagusian; izan ere, ezohiko zelaian jokatu zuten atzoko neurketa Ohorezko Erregional Mailako taldekoek, ondoko belar artifizialdun zelaia utzita. Aipatutako bi ilaren bukaeran, erdian, futbolari horietako zortzi zain zituzten txalo artean zelairatu ziren omenduek, ohorezko aurreskua dantzatzeko. Entrenatzaile eta futbolari izandakoek dantzarien eta gainerakoen harrera eskertu ondoren, Lagun Onak-Ondarbeltz Amaikak Mutriku partidaren ohorezko sakea egin zuen Miriam Arrieta kapitain ohiak; eta irten ziren modu berean, egungo futbolarien zein atzo Garmendipen elkartutako ikusleen txalo artean, atera ziren omendutakoak futbol zelaitik. 

Lagun Onakeren neska taldeak irabazi zuen 4-0 Ondarbeltz Amaikak Mutrikuren aurka.

Futbol txapelketari buruzko elkarrizketa

ITZULIA WOMEN

Itzuliari buruzko audioa:

 

GALDERAK ZESTOAKO HERRITARREI

 


⚡🚴 ITZULIA WOMEN TXIRRINDULARITZA🚴 ⚡

      KRONIKA


Pasa den asteazkenean aukera paregabea izan genuen txirrindulari lasterketa bertatik bertara ikusi ahal izateko, gure ikastolaren aurretik pasatu baitzen. Hori baliatuz ikasle guztiok atera ginen emakume txirrindulariak animatzeko asmoarekin, 2. etapa zen.  Hasiera Gasteizen izan zen eta Amaiera Elgoibarren, tartean Azpeititik, Azkoititik, Zestoatik eta beste herri askotatik pasatu zen. 



  


2024(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

ITZULIA WOMEN

 

ERREZERA

  Hemen daukazue coulantaren errezeta: Coulant 

KIROLDEGIAREN BER-INAUGUREAZIOA ETA EKITALDIAK

 KIROLDEGIAREN BER-INAUGUREAZIOA ETA EKITALDIAK

Kiroldegiko frontoiko ber-inaugurazioarengatik, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zestoako Udalak. Datorren astean izango dira esandako ekitaldiak. “Euskal pilota garai berrietara egokitzen” egingo den mahai-ingurua izango da lehenengo ekitaldia maiatzaren 22an 19:00etan Kutur Etxeko aretoan. Bertan, Iera Agirre pilotari leitzarrak, Jon Alberdi pilotari azpeitiarrak eta Oinatz Bengoetxea pilotari leitzarrak hartuko dute parte. Moderatzaile lanetan Kepa Iribar kazetaria arituko da.

Maiatzaren 25ean 18:30ean, berriz, Emakumeen Udaberri Torneoko bertso pilota saioa izango da Kiroldegiko pilotaleku berrituan. Bertan, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia) Mitxoletak (Iturriaga, R. De Larramendi eta Mendiburu) taldearen aurka arituko da. Partidan zehar Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira bertsoak botatzen. Sarrerak 5 euroko prezioa izango dute (haurrek doan) eta Turismo Bulegoan eskuratu daitezke. Egunean bertan leihatilan erosteko aukera ere izango da.

Maiatzaren 26an, berriz, buruz buruko txapelketa nagusiko hiru eta laugarren postuak jokatuko dituzte 17:15ean hasita.  Partida Jaka-Imaz bikoteak eta P.Etxeberria-Zabaleta bikoteak jokatuko dute eta partida horren ondoren lehiatuko dituzte buruz buruko 3. eta 4. postuak. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago honako telefono zenbakira deituta: 615768980. Egunean bertan ere leihatilan erosteko aukera izango da.

Sare sozialak


                                      SARE SOZIALAK


 Kaixo, oraingo honetan, sare sozialei buruz hitz egingo dugu.

Konturatzen hasiak gaude, gaur egungo haur nahiz helduek, gailu elektroniko ezberdinen beharra dugula bizitzeko. Batzuk ongi daude, adibidez, sukaldatzeko sua, hozgailua... Ez dugu esan nahi mugikorrak, tabletak edo beste zenbait gauza txarrak direnik, baina gehienei ez diegu erabilera egokia ematen. Batzuetan erabiltzen ditugu lanerako, deietarako, baina hori baino gehiago erabiltzen ditugu sare sozialetan denbora galtzeko. Ez dugu esan nahi, gaizki dagoela gure aisialdian gailu hauekin ibiltzea, baina pertsona asko, hiru ordu baina gehiago ibiltzen dira erraz egun batean, eta denbora hori galdu egiten da. 

Baita ere konturatzen hasiak gaude, haur-nerabeak, lagunekin geratzen direnean, mugikorrei begira gelditzen direla, jokuetan jolasten, bideoak ikusten... Baita ere, familiak kalera joaten direnean bazkaltzera edo afaltzera haurrak, gurasoen edo beraien mugikorrean aritzen dira, familian hitz egiten egon beharrean.

Hau izan da guztia eskerrik asko.

Zestua


                                   ZESTUKO GALDERAK

Maiatzaren 2an 1.mailako prentsako ikasle guztiek Zestura abiatu ziren galdera batzuk egitera bertako jendeei. Gure galderak zer izan nahi zuten handitan buruz ziren eta hau erantzun ziguten:





Zer moduz?

Hemen duzue gure eskolan nola doazen eta zer izan nahi duten handitan:














Ikusi dugunez ikasle gehienak ongi doazte, baina ez dira gutxi gaizki doazenak.  Horren gain, ia erdiak suspenditu dute zerbait. Erantzun dutenen 80% pasa ongi doa, eta hori pozgarria da. Ikusten denez, gehienbatek kirolari izan nahi dute, baina badaude asko eta asko ezetz. 







Non ikusten duzue zuen burua etorkizunean?

 Gizartearentzat oso garrantsitsua da norberaren etorkizuna. Eta horretarako ikasketak egin behar dira. Lanbide oso desberdinak daude; Medikuntza, Polizia, Suhiltzailea, kirolaria, Irakaslea, Albaintaria... Horregaitik, jendeari galdetuko diegu zer nahi duen izan eta galdera gehiago egingo ditugu.


Galderak

Ze lanbide nahi duzu izan handia zarenean?

Non ikusten duzu zure burua heldua zarenean?

Zure ustez zein da gehien kobratzen den lanbidea?

Zure ustez gehien kobratzen den lanbidea, zaila al da horretara heltzea?Eta ze ikasketa egin behar dira horretara iristeko?



Udara

Udara

Dakizutenez udara gehienei edo denei gustatzen zaien urteko sasoi onenetakoa da edo onena. Udaran hainbat jende oporretara joaten da familiarekin... gainera eskola ez dago eta ume pila bati gustatzen zaie eskola ez edukitzea. Udara lagunekin eta familiarekin pasatzeko unerik onena da.

Udaran egiteko gauzak:

Familiarekin/lagunekin ibili, ondartzara/pistinara joan, kirolak egin...


Horregaitik galdetegi hau egin dugu.
Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Zer egiten duzu udaran?. Erantzunen kopurua: 83 erantzun.
Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Non ibiltzen zara gehien udaran?. Erantzunen kopurua: 82 erantzun.
Inprimakiak zerbitzuko erantzunen diagrama. Galderaren izenburua: Zer da udaratik gehien gustatzen zaizuna?. Erantzunen kopurua: 83 erantzun.


Lehenengo argazkian familiarekin eta lagunekin ibiltzea gehiena atera da.
Bigarrengo argazkian hondartzan eta igerilekuan parekatuta atera da.
Udaratik gehiena gustatzen zaiena eskolarik ez edukitzea atera da.