2024(e)ko maiatzaren 15(a), asteazkena

Sare sozialak


                                      SARE SOZIALAK


 Kaixo, oraingo honetan, sare sozialei buruz hitz egingo dugu.

Konturatzen hasiak gaude, gaur egungo haur nahiz helduek, gailu elektroniko ezberdinen beharra dugula bizitzeko. Batzuk ongi daude, adibidez, sukaldatzeko sua, hozgailua... Ez dugu esan nahi mugikorrak, tabletak edo beste zenbait gauza txarrak direnik, baina gehienei ez diegu erabilera egokia ematen. Batzuetan erabiltzen ditugu lanerako, deietarako, baina hori baino gehiago erabiltzen ditugu sare sozialetan denbora galtzeko. Ez dugu esan nahi, gaizki dagoela gure aisialdian gailu hauekin ibiltzea, baina pertsona asko, hiru ordu baina gehiago ibiltzen dira erraz egun batean, eta denbora hori galdu egiten da. 

Baita ere konturatzen hasiak gaude, haur-nerabeak, lagunekin geratzen direnean, mugikorrei begira gelditzen direla, jokuetan jolasten, bideoak ikusten... Baita ere, familiak kalera joaten direnean bazkaltzera edo afaltzera haurrak, gurasoen edo beraien mugikorrean aritzen dira, familian hitz egiten egon beharrean.

Hau izan da guztia eskerrik asko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina