2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

Futbolari buruzko ikerketa

Emen duzue bideoa:

 

Nora eta Nikoleri Urolari buruzko galderak

 

ANIMO JUANITO!!!

 

TOMATEK PENA EMATEN AL DIZU?

MAIATZAK 7


ANIMATU IKUSTERA!

 

ASMATU ZER ANIMALI DEN

 

ERREPORTAJEA: ZUMAIKO FLYSHAK EZAGUTZEN

 Apirilak 19, DBH 1eko ikasleak Zumaira joan ginen flysha ikustera Biologiako proiektu baterako.

Iritsi ginenean Algorrira joan ginen. bi taldetan banatu ginen eta flysha eta bertako bizidunei buruz hitz egin ziguten. Lehenengo bizidunak nola sailkatzen ziren eta zein bizidun ikusiko genituen aipatu ziguten. Horri buruz hitz egiten egon ginen, eta ondoren fñysha zer den eta nola sortu zen azaldu ziguten

Azalpenak bukatu ondoren hamaiketakoa jateko denbora izan genuen bertako parke batean, eta hortik zuzenean ibilaldiarekin hasi ginen.

Hasieran ordubete libre ibili ginen Flysheko bizidunak aztertzen. Pote bat eman ziguten aurkitzen genituen bizidun txikiak sartzeko eta hobeto aztertzeko. Bizidun asko ikusi genituen. Horietako batzuk itsas izarra, itsas trikua, anemonak, karramarroak eta arrainak izan ziren.

Bizidunak ikusi ondoren ibilbidearekin jarraitu genuen Olatzeko ermitara iritsi arte, bitarte horretan flysheko zati bakoitza ze urtetakoa zen eta nola jakin zuten ere azaldu ziguten. Ermitara iritsi ginenan, bost minutuko atseden bat egin genuen hondartzara iritsi aurretik bertako paisaiak ikusten genituen bitartean.

Hondartzan beste taldearekin elkartu ginen eta fosilak aztertzen egon ginen. Ondoren geratzen ziren 45 minutu libre utzi ziguten. Ordua iritsi zenean, autobusa hartu eta berriro ere eskolara bueltatu ginen.

Egilea: Malen


 




KANTU BAT KANTUA😊

 

ZUMAIAKO FLYSHA EZAGUTZEN

 

Apirilaren 19an Zumaiara joan ginen hiru gela,eta beste hiru gela apirilaren 21ean, Zumaiako flysha ikustera eta izaki bizidunak ezagutzera. Ekosistemaren inguruan maketa bat egin behar genuen Biologia-Geologian eta horregatik joan ginen.  



 
08:35ean autobusa hartu eta 09:00etan iritsi ginen Zumaiara (Algorrira). Lehenik eta behin bi taldetan banatu ginen eta azalpenak eman zizkiguten  Algorrin. Fosilak ere erakutsi zizkiguten. Azalpenak amaitutakoan parke batera joan ginen hamaiketakoa jatera. Hamaiketakoa bukatutakoan flysh-era joan ginen oinez. 




Flysh-era iritsi ginenean pote bat eta orri batzuk eman zizkiguten izaki bizidunak pote horretan gordetzeko eta jakiteko zein izaki bizidun zen orri horretan begiratzeko. Itsas trikua, itsas izarra, olagarroa, karramaroa, anemonak... ikusi genituen. Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen.





San Telmo ermitan azalpen txiki batzuk eman eta Itzurun hondartzara joan ginen. Bertan denbora librea eduki genuen. 13:50ak aldera autobusa hartzera joan ginen, eta autobusa hartutakoan Azpeitira iritsi ginen.


Ibiladian oso ondo pastu genuen!


Egilea:Sara



KAFEA EDATEN AL DUZU??


 Azpeitiako kaleetan jendeari galdetu diogu kafea edaten al duten.Hona emen erantzunak: 

Nork irabaziko du championsa?

 

Nork irabaziko du copa del rey?

FLYSCHEKO IBILALDIARI BURUZKO ELKARRIZKETA XABATI

Naikeri eta Jareri flycsharen buruzko galderan egin dizkiet



Barre egiten baduzu galdu egingo duzu

2023(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

ZUMAIKO FLYSHA EZAGUTZEN

 


    Apirilaren 19an Zumaiko flyshera joan ginen DBH 1eko ikasleak. Zumaiko ibilaldiaren helburua Biologiako proiektu baterako ahalik eta gehien ikastea zen.


 08:35ean hartu genuen autobusa Zumaira bidean. Iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen.


Azalpen bat eman ziguten, eta bideo bat ere ikusi genuen erakutsiz zer bizidun topatuko genituen. 



Azalpena bukatu ondoren, hamaiketakoa egiteko geratu ginen. Denok hamaiketakoa bukatu genuenean flyshera joan ginen. Flyshera iristean pote bat eman ziguten topatzen genituen bizidunak barruan sartzeko. Amaieran askatu egin genituen, noski. Bizidun desberdin asko topatu genituen: itsas izarra, itsas trikua, karramarroak, olagarroa etab. 


Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen. Geroago eliza batean bukatu genuen elizakolurrean bizidunen arrastoak ikusten ( fosilak )  


 Azkenik hondartzan egon ginen ibialdiari amaiera ematen.


Egilea: Maddi 

LAS PREPOSICIONES KANTUA

 

EGIPTORI BURUZKO 3 BITXIKERIAK

-Egiptok munduko harrizko egiturarik zaharrena du.

 


-Haien zibilizazioak lokatzari zor dio guztia    

-Emakumeek gizonek adina botererekin gobernatu zuten Egipto

KALE NEURKETA AZPEITIKO KALEETAN

Azpeitiko kaleetara irten ginen eta kale neurketa bat egin genuen, jakiteko zenbat pertsonak hitz egiten zuten euskaraz eta zenbatek erdaraz. Hona hemen emaitzak.











2023(e)ko apirilaren 21(a), ostirala

Ander, Xabat, Mikel eta Aiertek kafearen inguruan galderak egin dizkiegu Azpeitiarrei

HEMEN DUZUE GURE BIDEOA:

 

HAUEK DIRA EMAITZAK:

 

Zeinda Premier Leagueko pitxitxia?

kafearen diagrama

 

Zeinek nahi duzu irabaztea europa league?

Ander, Xabat , Mikel eta Aiert kaleetan ibili gara kafea zeinek edaten duen galdezka

 

 SpaceX-en Starship superkohetea aireratu eta minutu gutxira lehertu da


Konpainiak Ilargira eta Martera bidaiatzeko asmoa duen ibilgailuaren lehen proba porrot erlatiboarekin amaitu zen

Euskal pastelen errezeta

NORK NAHI DUZU CHAMPIONSA IRABAZTEA?

2023(e)ko apirilaren 20(a), osteguna

MALDIBA UHARTEETARA BIDAIA OSO EDERRA EGIN DEZAKEZU

GREZIRA JOAN NAHI?

 Lau lagunentzako bidai zoragarririk nahi? Hemen daukazu 3 egunetan egin dezakezun bidaia:

 LEHENGO EGUNA

 Goiz esnatu eta 08:10ean daukazu hegaldia Lufthansa konpaniarekin. Pare bat orduz Francfortera iritsiko zara eta ordu baten gutxi gorabehera Grezirako hegazkina hartuko duzu. 13:30ak aldera iritsiko zara Atenasera. Bertan Titania Hotel lau izarreko hotelean ostatu hartuko duzu. Zure logelako terrazan ikaragarrizko ikusmirak dauzkazu akropolis gotorlekura. Hoteleko buffetean bazkaldu eta 16:00ak arte gutxi gorabehera hoteleko logelan egon zaitezke. Arratsaldean, akropolisera joateko oinez joan daiteke. 22€an daukazu sarrera. 08:00ak arte dago irekita, bertan egon zaitezke leku polit hura ikusten. Gauean, hoteleko buffetean afaldu eta laster joan ohera bihar goiz jeikitzeko.

BIGARREN EGUNA:

 Goizean, 09:30ak aldera esnatu, jantzi eta hoteleko buffetera joan gosaltzera. 11:00ak aldera irten hoteletik eta oinez joan zaitezke Plaka izeneko auzunera. Bertan, dendak, jatetxeak, gauza pilo bat dituzu ikusteko. Goizean, auzoan ibili gauzak ikusten, argazkiak ateratzen... Bazkalostean, jatetxe mordo bat dago. Horietako batean jan, lasai egon, eta dendetatik ibili zaitezke erropa batzuk erosten. 19:00 ak aldera hoteleta joan. Bertan, dutxatu eta buffetera joan zaitezke afaltzera. Ondoren ohera joan nekatuta egongo zarelako.

HIRUGARREN EGUNA:


Lasai esnatu zaitezke, 10:00ak aldera. Jantzi eta buffetera joan gosaltzera. Munduko museo arkeologiko onenetako batera joan zaitezke, Atenasko Museo Arkeologikoa. Bertan, eskultura pilo bat daude. 6€tan dago sarrera. Ikusi eta gero, hotelera joan bazkaltzera. 13:30ak aldera bazkaldu, maletak egin eta aireportura joango zara. 16:00etan duzu hegazkina. 2 ordutan egongo zara Francforten, eta beste ordu eta erdian Bilbora iritsiko zara. 

     ESPERO DUT, BIDAIA HONETAKO ADIBIDEA GUSTATU IZANA. ONDO PASA! 


ASMATU FUTBOLARIA EMOJIENGATIK