2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

ALDAPAN GORA KANTAK 6 URTE EGIN DITU

 

ZORIONAK!!!!😊😄

SANTA AGEDA


BARRE EGITEKO BIDEOAK

 

ISTRIPU LARRI BAT GERTATU DA ESKALADAN

 DBH1eko ikasleak eskalada egitera joan dira kiroldegira baina 1A gelakoek istripu larri bat izan dute. Atzo besteak bezala kiroldegira joan ziren eta eskalatzen hasi ziren, baina  pisu gehiegi zegoenez, horma erori egin zen. Pareta erortzen ari zenenan denak korrika hasi ziren baina  dena azkarregi gertatu zen eta horma beraien gainera erori zen. Zoritxarrez 12 ikasle hil ziren eta beste hamarrak ospitalean daude. Ikastetxeak barkamena eskatu du eta hemendik aurrera segurtasun gehiagorekin jardungo dutela agindu dute.


FAKE NEWS!!

Inauterietan taldean mozorrotzeko mozorro onenak

 

Hemendik aurrera Europan droga guztiak legezkoak izango dira

Europar Batzordeak erabaki du hemendik aurrera  drogak guztiak legezkoak izango direla.

Osakidetzako txatelarekin edozein famazitara joaten baldin bazara, nahi duzun droga erosi ahal izango duzu, eta doan.








Sanblas opilak doan!

Esan dutenez, ostiralean, otsailaren 3an, San Blas egunean, sanblas opilak dohainik emango dituzte Azpeitiko plazan goizeko 11:00etatik 16:30ak arte. 

Ez galdu aukera !




ESKALADA HERRIKO KIROLDEGIAN

 Aste hauetan DBH1eko ikasleak Gorputz Hezkuntzatik polikiroldegira joan ginen eskalada egitera.  Gure gelakoak eta gu aurreko astean joan ginen eta gure esperientzia azalduko dizuegu. Goizean beti bezala eskolara etorri ginen eta etorri ginenean irakasleak egin behar genuena azaldu zigun. 



Azaldu eta gero polikiroldegira joan ginen denok eta han, eskaladako bi monitore zeuden guri dena azaldu eta laguntzeko. Hasieran korapiloak egiten erakutsi ziguten, 8aren forma zeukana. Ondoren, arnesa nola jartzen zen erakutsi ziguten eta azkenik eskalatzen hasi ginen. Bost erronka zeuden. Hasieran lehenengo bi erronketatik hasi ginen errazenak zirelako. Lehengo eta bigarren erronka gelako ia ikasle guztiok lortu genuen, ez ziren hain zailak. Erronka amaitzen genuenean txosten batean ipini behar genuen egindakoa zenbakiekin eta ipini behar zen ea lortu genuen ala ez.


Lehenengo eta bigarrengo erronkak denok egindakoan hamaiketakoa egitera joan ginen. 20 minutu egon ginen polikiroldegiko mahaietan eta gero dena txukun-txukun utzi genuen. Hamaiketakoa jan ondoren beste bi erronka genituen gure zain, baina hauek zailagoak ziren.



3. eta 4. erronkak ez ziren batere errazak, gelako bi pertsonek bakarrik egin genituen. 5.  erronka ez genuen egin 4.aren berdina zelako. Laguntzaileak oso gustura zeuden gurekin, esan ziguten oso ondo egin genuela eta primeran portatu ginela. Polikiroldegia 13:00etan ixten zen eta beraiek denbora behar zuten dena jasotzeko orduan eskalada amaitutzat eman genuen. Gure Gorputz Hezkuntzako irakasleak denbora librea eman zigun 13:00ak arte eta guk Iraurgiko saskilarien entrenamendua ikusi genuen.


Azkenik ordua iritsi zenean ikastolara itzuli ginen. Gorputz Hezkuntzako klasea geneukan eta gure iakasleak denbora librea utzu zigun etxera joan arte. Denok batera ibili ginen joku batean eta txirrina jo zuenean denok etxera joan ginen bazkaltzera.



REALAREN FITXAJE BERRIA

Errealak fitxaje berri bat egin behar du. Zestoakoa da eta aurrelari bezala jokatuko du. Lehen partida Real Madrideren aurka izango da.

Beste talde askok ere eskaini diote beraiekin jokatzea baina Anderrek Errealarekin jokatzea erabaki du. 10 zenbakia eramango du bizkarrean. 12 miloi euro kobratuko ditu hemendik aurrera Anderrek. Dagoeneko entrenatzen ari da eta gogo handia du bere talde berriarekin jokatzeko
.

Gure ustez motokrossean hasi berrientzako motor egokienak

2023(e)ko urtarrilaren 26(a), osteguna

Graham Jarvis Wins British Extreme Enduro | Round 1 Tong |

 

Pique eta Shakira bueltatu egin dira.

 Shakira eta piquen artean gauza asko gertatu dira. Shakiraren kantuan aipatzen du ferrari bat twingo bategatik aldatu zuela eta baita ere rolex bat casio bategatik. Piquek berriz twingo erosi du eta erreloju casio batzuk erregalatu dizkio bere lagunei. Orain dela gutxi enteratu nintzen bueltatu egin zirela eta orain irla karibe batera joan dira biak batera eta umeak ere bai.






    

Santa Ageda bezperako kopla

Santa Ageda


Zorion etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz.

Aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza,

ta kanta nahi dugu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu

Euskal Herriko eguna.

Etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratua duguna.

Santa maitea gaur hartu dugu

gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna



Errezeta goxo bat: Urdaiazpikoarekin eta gaztarekin betetako xerrak

2023an egindako lehen Super Krossa endurorekin.

Motokros karrera

 

BZRPk abesti berria atera du Shakirarekin

2023(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

BALTASAR ERORI EGIN ZEN

  Hiru Erregeak abiatu ziren igerilekutik, baina Meltxor eta Gaspar bakarrik iritsi ziren udaletxeko balkoira. 1766ko Matxinada kalean karrozatik erori egin zen Baltasar, eta ezin izan du desfilean jarraitu. Alde Zaharreko kaleetara ez da iritsi kabalkada.


Atzerapenarekin hasi zen kabalkada, Udaltzaingoaren auto baten matxura tarteko, baina horrek ez du inor atzeratu. Alderantziz, ibilbide osoan jendetza batu zen bakoitza bere karrozan eta laguntzaileekin zetozen Meltxor, Gaspar eta Baltasarri harrera egiteko, eta nola ez, gozokiak biltzeko; gozoki asko, berdin zioen nola, Erregeen atzetik etengabe ibili diren dozenaka gaztetxoen kasuan.



Igerilekutik irtenda, Sanjuandegin osteratxoa egin zuten desfileak, saihesbidea gurutzatu eta Jose Artetxe kalera iritsi aurretik. Handik Artzubiko zubirantz hartu dute Erregeek eta beren segizioak, baina Alberdieneko urbanizazio berriak Artetxeneko aldapa estututa, 1766ko Matxinada kaletik igaro da kabalkada, Bustinzuriko Errebalean behera Olazko Andre Mariaren plazara ailegatzeko. Eta, hara nola, bi errege besterik ez ziren iritsi puntu horretara. Izan ere, Baltasar karrozatik erori egin zen 1766ko Matxinada kalean, eta ezin izan du desfilean jarraitu. "Eta Baltasar?" galdera izan da gaur Goiko kalean eta plaza inguruan gehien errepikatu den esaldia.


Errege beltzaren istripuak areagotu egin du kabalkadak hasieratik zekarren atzerapena, eta min hartutako kidearekiko kezka batuta, Meltxorrek eta Gasparrek ibilbidea plazan etetea erabaki dute, Alde Zaharreko kaleetara jaitsi gabe, eta zuzenean udaletxeko balkoira igo dira. Plaza beteta zela, ondo portatu al diren galdetu diete han elkartutako azpeitiarrei; norbaitek ezetz erantzun bazuen, ez da bi Erregeen belarrietara iritsi.

ASMAKIZUNAK EMOJIEKIN

 


2023(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna

Jakes solak rapa aterako du .

 Jakes Olaizolak rap bat atera  du eta bzrp ekin kolaboratu du. Rapak Jakesola bzrp izena du eta oraingoz 5 milioi reproduzio ditu.

Huntza lasai lasai

 Noizbait, iratxo bat

sorbalda gainean eseri zitzaidan tabelarrira esan zidan:ez det bi aldiz pentsatzerik nahi!Bihotzetik bihotzeraesan zidan:batera aspertuko geralasai, lasai...
Ze
SARRITAN GALDETZEN DIOTNERE BURUARIHEMEN EZ OTE DABILENDENA AZKARREGI.SARRITAN GALDETZEN DIOTNERE BURUARIHEMEN EZ OTE DABILEN
Presa arerio,minutuak momentu bilakatu etazuhaitzak dantzan ikusi,dauden alfonbra ederrenetan.Erlojuak ezkutatuzzelaietan,batera aspertuko geralasai, lasai...
Ai Ze
SARRITAN GALDETZEN DIOTNERE BURUARIHEMEN EZ OTE DABILENDENA AZKARREGI.SARRITAN GALDETZEN DIOTNERE BURUARIHEMEN EZ OTE DABILEN
SARRITAN GALDETZEN DIOTNERE BURUARIHEMEN EZ OTE DABILENDENA AZKARREGI.SARRITAN GALDETZEN DIOTNERE BURUARIHEMEN EZ OTE DABILEN
https://www.youtube.com/watch?v=w3QPzUVx3Ps

Munduko kanturik entzunenak