Elkarrizketak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Elkarrizketak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

2025(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

ELKARRIZKETA MUGIKORRA

Ba al duzu mugikorrik?  
 
Bai.

Beharrezkoa al da zure bizitzan mugikorra? 

Bai, baina agian mugikorrik gabe hobeto biziko nintzateke. 

 Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra gutxi gora behera?
 
Nik bi mugikor dauzkat: bata lanekoa eta bestea pertsonala. Pertsonala gutxi erabiltzen dut eta lanekoa gehiegi. 

Zertarako erabiltzen duzu mugikorra?

 Deiak egiteko, watsappa begiratzeko eta albisteak begiratzeko. 

 Noiztik duzu mugikorra?
 
Baa, lehengo mugikorra 20 urterekin eman zidaten, au da horaindela 25 urte. Baina lehengo mugikorrak, ez oraingoak.

 Kalera irteten bazara eta etxean mugikorra ahazten bazaizu zer egiten duzu, etxera joan ala kalean jarraitu?

 Kalean jarraitu. 

 Eskerrik asko galderak erantzuteagatik!!!   

Bai, zuei.

2025(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Kalean elkarrizketa: Mugikorra

Kaixo, nola duzu izena?

Kaixo, bai, nire izena da Onintza.

Noiz erosi edo eman zizuten mugikorra?

Niri eman zidaten 18 urterekin, kanpora joan nintzen ikastera eta etxekoekin hitz egiteko.

Zein aplikazio erabiltzen dituzu gehien?

Nik gehien erabiltzen dudan aplikazioa Instagram da.

Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra?

Ez dakit kontrolatzen denbora, baina dexente.

Zein adin uste duzu dela egokia mugikorra emateko?

Adina jartzea zaila iruditzen zait, baino uste dut gero eta beranduago hobe dela. Niri mugikorra lan tresna bat iruditzen zait bertan agertzen den iformazia ez delako egokia edozein adinentzat.

Kalera irtendakoan konturatzen baldin bazara ez duzula mugikorra zer egiten duzu, kalera jarraitu edo etxera itzuli?

Ba bueno normalean etxera ez naiz joaten baina noiz edo noiz joan naiz bila, baino gaur mugikor gabe etorri naiz eta berdin dit.

Inoiz eduki al duzu arazorik Whatsapp-eko taldean?

Ez gauza garrantzitsuak beste era batera konpontzen ditugu. 

Eskerrik asko!!

Ez da ezer.







2025(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

ELKARRIZKETA MUGIKORRA KALEAN

 Kaixo, nola izena duzu?

Arantxa.

Ba al duzu mugikorrik?

Klaro, bai.

Noiz erosi zenuen?

Bufff, ba apaldi, ba eztakit. Zuek baino beranduago, igual 25 urtekin.

Ze aplikazio erabiltzen duzu gehien?

Whatsappa.

Zenbat denbora ibiltzen zara?

Ba, egun guztian ordu bat.

Zure ustez zein da adin egokia mugikorra edukitzeko?

Gutxienez, 18 urtetik gora.

Beharrezkoa iruditzen zaizu?

Bai, ondo erabili eskero ona da.

Kalera irtetzean, konturatzen bazara ez duzula mugikorrik, zer egiten duzu? Kalean jarraitu edo etxera itzuli?

Etxera itzuli, igual.

Eduki al duzu inoiz rollo txarrik Whatsappeko taldean?

Ez.

2024(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Elkarrizketa Kalean

 Kaixo, nola duzu izena?

Nik Eba

Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat, bueno, hiru dauzkat..

Noiz sortu zen?

Txikitakoa auzoan jolasten genuenak, bestea 12 edo 13 urterekin, eta beste lagun taldea mendia eta kirolaren inguruan.

Zenbat zarete?

Txikitakoan sei ginen beti-beti elkarrekin jolasten genuenak, baina guztira hogei bat ginen. Gaztetakoan sei gara eta mendikoan hamabi edo.

Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bai. 

Zertarako gelditzen zarete?

Talde batekin batik bat mendira joateko eta kirola egiteko; besteekin antzerkira, dantzara joateko, hitz egiten egoteko, paseorako, jolasteko...

Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Nik lagunekin.

Eskerrik asko.

2024(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

Elkarrizketa Kalean

Kaixo, nola duzu izena?

Nik Aritz.


Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat kuadrilla.


Noiz sortu zen?

Gu berez hiru kuadrilla bezala gera, eta kuadrilla osoa orain dela 12 bat urte sortu zen, nik 20 urte neuzkanean.


Nola dago osatuta?

Denak mutilak, lehen esan dudan bezala, hiru kuadrilletako mutilez osatua dago.


Zenbat zarete?

Guztira hogeita hamahiru.


Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bat irten zen berak nahi izan zuelako. 


Zertarako gelditzen zarete?

Plan askotarako, baina gehien bat poteatzeko eta parranda egiteko.


Noizbait haserretu al zarete?

Askotan, baina, bueno, berehala adiskidetzen gara.


Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Eguraldi txarra egiten duenean etxean gelditu, eta ona egiten duenean lagunekin atera.

2024(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

SARARI ELKARRIZKETA

Kaixo Sara, zer moduz? 
Ni ondo nago eta zu?


Ni ere bai, bueno has gaitezen elkarrizketarekin.
Bai.

Zein dira zure zaletasunak?
Nire zaletasuna saskibaloia da. 🏀


Zargatik gustatzen zaizu saskibaloia?
Txiki-txikitatik bizi izan dudalako.

Ba al duzu talde gustokoren bat? Zein? Zergatiki?
Bai, bi ditut. Baskonia eta Iraurgi. Bueno ba Baskonia jokalari onak dituelako eta partida onak egiten dituelako, eta Iraurgi herriko saskibaloi taldea delako eta nik ere bertan jolasten dudalako.

Eskerrik asko guztiagatik.✌
Eskerrik asko niri elkarrizketatzeagatik, Agur!


2024(e)ko urriaren 31(a), osteguna

KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN

Egon al zinen kuadrilla batean?

Gu bai, beti

 Orain bazaude kuadrilla batean?

Baita

 Neskaz edo mutilez osatuta zegoen?


Puff! Gu Errezilen  bizi ginen eta han berriz denak batera.

 Nola sortu zen zuen kuadrilla?
 
 Eskolatik txiki-txikitako lagunetatik

 Non gelditzen zineten?

 Gu beti herriko plazan, denak bezala.

Bueno ba, eskerrik asko!

Zuei!

KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN

 Kaixo, nola izena duzu?

Apa, egunon, ni Maitane naiz 

Nongoa zara?

Azpeitiarra naiz


 Galdera batzuk egingo dizkizugu kuadrillari buruz, bale?

 Bale

 Egon al zara inoiz kuadrilla batean?

 Bai, egon nintzen eta nago

 Neska eta mutilez osatuta dago?

 Ez, nire kuadrilla neskez osatuta dago

 Non sortu zen?

 Eskolako gela batetik sortu zen

 Noiz?

 LH 4n 

Nahiko al zenukete mutilak egotea zure kuadrilan?

Bai, ez litzateke gaizki egongo.

Bueno, hori izan da ba dena, eskerrik asko.

 Bai, agur





KUADRILARIK BAI? GALDEKETA KALEAN

                                 GALDEKETA HODEIRI



Erlo: Egon al zara edo ba al zaude kuadrila batean?

Hodei: Ba oraintxe bertan ez, baina lagun batzuk baditut.

Erlo: Normalean ze plan egiten dituzue?

Hodei: Ba asteburutan agian kosta aldera joaten gara edo bazkariak egiten ditugu.

Erlo: Zenbat pertsona zarete lagun talde horretan?

Hodei: 3-4 lagun gara talde horretan.

 Erlo: Ezagutu al duzu inoiz inor sare sozialen bidez?

Hodei: Ez, gehienbat herrian ezagutu ditut.

 Erlo: Eta ondo moldatzen zara lagun horiekin?

Hodei: Bai, oraingoz oso ongi.

Erlo: Eskerrik asko galderei erantzuteagatik.

Hodei: Bai, eskerrik asko zuei.




KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN

Egon al zinen kuadrilla batean?

Bai.

Orain bazaude kuadrilla batean?

Lehenago sozidadean-eta ibiltzen nintzen, baina orain denekin.


Neska eta mutilez osatuta zegoen?

Gure garai hartan mtilak mutilekin eta neskak neskekin ibiltzen ginen.

Non geratzen zineten?

Ahal zen tokian, batzuetan frontoian beste batzuetan plazan.

Nola sortu zen zuen kuadrilla?

Denetik pixka bat: eskolatik, auzoetatik, kiroletatik ere bai...

Txiki-txikitatik sortu zen kuadrdilla?

Ba ez dakit zer esan, baina bai, txikiak ginen.

Bueno ba, eskerrik asko!


Ez da ezer!!




KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN

 



 Ba al duzu  kuadrillarik?

Bai

Noiztik?

40 urte edo geihagotik

Neskez eta mutilez osatua dago?

Bai 

Norbait kanporatua izan al da?

Ez, inor ez da izan kanporatua izan nik dakidala

Nola sortu zen zuen kuadrilla?

Ez dakit zeren eta ez naiz hemengoa 

Gustura al zaude zure kuadrillan?

Bai, oso gustura nago 



KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN



Ba al daukazu kuadrillarik?
Bai, badaukat kuadrilla

Nola dago osatuta? 
Emakumezkoak bakarrik, eta baita ere gure bikoteak.

Noiz sortu zen?
Txiki-txikitan sortu zen, eskolan ibili ginenetik.

Zertako gelditzen zarete?
Trago batzuk hartzeko, afaltzeko, egun pasa egiteko, bidaiatzeko...

Zer nahiago duzu, lagunekin gelditu ala etxean egon? Zergatik?
Lagunekin egotea, beraiekin ondo pasatzen dudalako.

        

2024(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

                                              ELKARRIZKETA AZPEITIKO KALEAN


- KAIXO BA  AL DAUKAZU KUADRILARIK?

- BAI

-ZENBAT?

- BI

- NOLA DAGO OSATUTA?

- NESKA ETA  MUTILAK NAHASTUTA

- NOIZ SORTU ZEN?

- HERRIKO KUADRILA BAT DAUKAT. KUADRILLA HORI TXIKI-TXIKITATIK DAUKAT. ETA       BESTEA AZPEITIRA ETORRI NINTZENEAN.

- ZERTARAKO GELDITZEN ZARETE?

- DENBORA PASATZEKO

- ZER NAHIAGO DUZU LAGUNEKIN GERATU EDO ETXEAN GELDITU?

- LAGUNEKIN GERATU

- ZERGAITIK?

- ONDO PASATZEN DUDALAKO

2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

Shadiri Elkarrizketa

 ELKARRIZKETA Shadiri



1-Kaixo Shadi, zer moduz?

-Ni oso ondo:)


2-Zer gustatzen zaizu egitea?

-Youtube Shorts ikusi eta editatzea,  korrika egitea ere gustatzen zait.


3-Zer bideo egiten dituzu eta zer izen daukazu youtuben?

-Geografiako bideoak egiten ditut,bere izena Countryballs da. Nire kanalaren izena Mr.Marruecos da.


4-Zenbat urte daramatzazu,hemen Azpeitian bizitzen?

-Nik hemen 7 urte daramatzat bizitzen.


5-Zer kirol egiten duzu?

-Karate eta korrika egiten ditut.


6-Zenbat urte daramatzazu karaten?

-3 urte eta zinturoi hori laranja daukat.



ELKARRIZKETA ILAZKIRI




ILAZKI:

 Mara: Kaixo, Ilazki, zer moduz zaude?

Ilazki: Kaixo, Mara, ni ondo nago.

Mara: Oraingo honetan elkarrizketa bat egitera nator, Ilazki. gustuko al duzu eskolara etortzea?

Ilazki: Ez

Mara: Ilazki, baina zergatik ez?

Ilazki: Eguna oso luzea egiten zaidalako.

Mara: Zer egiten duzu zure denbora librean?

Ilazki: Normalean telebista ikusten dut, baina larunbata edo igandea bada lagunekin gelditzen naiz.

Mara: Oso ongi, Ilazki!

Mara:  Zer kirol egiten duzu edo zer kirol gustuko duzu?

Ilazki: Txikitatik hasi nintzen igeri egiten eta orain arte kirol hori praktikatzen dut.

Mara: Nik ere kirol hori gustuko dut.

Mara: Animaliak gustuko al dituzu?

Ilazki: Bai gustuko ditut eta orkak dira nire animalia gustukoena

Mara: Oso ondo, gustatu al zaizu elkarrizketa?

Ilazki: Bai, asko gustatu zait.

Mara: Eskerrik asko, Ilazki, elkarrizketara etortzeagatik.

Ilazki: Eskerrik ako zuri gonbidatzeagatik.

Mara: Agur!!!

Ilazki: Agur!!!


2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena