Pello Reparazen Biografia
Pello Reparaz Escala[1] (Arbizu, Nafarroa Garaia, 1990eko apirilaren 22a) musikaria, konpositorea eta ekoizlea da.[2] 16 urterekin, Vendetta taldearen sorkuntza parte hartu zuen; eta geroago, 29rekin, Zetak taldearenean. Irakasle ikasketak egin zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Berriozarko musika-eskolan irakasle izan da, bai eta Etxarriko eskola publikoan ere. Haurrentzako Baloreak proiektua abiarazi zuen.[3][4] 2025ean eta 2026an, Zetak ataldearekin, Euskal Herriko hiru hiriburutan emateko kontzertu sorta bat antolatu du, Mitoaroa izenburua duena. Eta bun andia euduti du eta dauka.
Vendetta taldea (2007-2018)
Vendetta musika taldeak Ska eta punk musika estiloak lantzen zituen. Taldekideak Ruben Antón, Enrikko Vibrato, Javier Etxeberria, Luisillo Kalandraka eta Pello Reparaz ziren.
Bost disko atera zituzten, Vendetta (Gor, 2009),[5] Puro Infierno (Baga Biga 2011),[6] Fuimos, Somos y Seremos - Atzo, Gaur eta Bihar (Baga Biga, 2012),[7] 13 Balas (Baga Biga, 2014)[8] eta Bother (baga-biga, 2016).
Euskalonski telebista saioa (2018-2019)
Timo Riiho finlandiar hizkuntzalaria eta Pello Reparaz, ETB 1eko Euskalonski telebista-saioan (2019-09-24).[9]
ETBn Euskalonski saioa aurkeztu zuen 2018an eta 2019an. Munduan zehar bizi diren euskaldunak bisitatu zituen. Londresen, abestiak egiten ikasteko bi urteko masterra egin zuen. 2018ko abenduaren 28an Vendetta desegin eta gero, 2019aren hasieran Zetak taldea sortu zuen.[10]
Zetak taldea (2019)
Zetak euskal musika pop-elektronikoko talde bat da, 2019an sortua. Hain zuzen, Vendetta (2007-2018) musika taldea desegin ondoren sortu zuen Pellok.[11] Taldekideak lau dira: Pello Reparaz, abeslaria; Leire Colmo, perkusioa; Iban Larreburu, bateria; eta Gorka Pastor, sintetizadorea.[12]
Lehen diskoari taldearen izena jarri zioten, Zetak.[13] 10 abesti zituen; tartean, Errepidean abestia. 2022. urterako, disko horrek bazituen milioi bat bisita baino gehiago YouTuben eta Spotifyn.[14]
Bigarren diskoa Zeinen ederra izango den izan zen.[15][16] 2020an plazaratu zuten Covid-19 pandemia gertatzen zen bitartean. Bideoklipa jarraitzaileen argazki eta bideoekin zuten, Zetakek bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zien eta jasotako materialarekin moldatu zuten bideoklipa. Arrakasta handia izan zuten, ia bi milioi bisita izan baititu.[17] Hegan abestia Zetak Gaztea irratiarekin egindako kolaborazio bat da, 2020ko uztailaren 3an argitaratua. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu atera zenetik.[18] Hitzeman abestia 2020ko azaroaren 16an argitaratuzuten. Zetak taldeak Oques Grasses katalan taldearekin egin zuten, eta bi hizkuntzatan dago: katalanez eta euskaraz.[19] Akelarretan abestia 2020ko abenduaren 3an argitaratu zuten. 200.000 baina bisita gehiago izan ditu.[20]
Horrela, bi urtez pandemia-egoera berezi batean bizi izan ondoren, 2022koa itzuleraren urtea izan zen. Senpereko aintzirako saioarekin itzuli zen Zetak taldea, Herri Urratseko abestiarekin. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[21] Erabateko estilo-aldaketa izan zen. Bideoklipa Pellok zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldeko Oskara koreografia ere integratuta.[22]
Mitoaroa
2025ean eta 2026an, Zetak taldearekin, Reparazek Euskal Herriko hiru hiriburutan emateko kontzertu sorta bat antolatu du, Mitoaroa izenburua duena. Lehen kontzertu multzoa (Mitoaroa I) Iruñean eman zuten 2025. urtearen hasieran; bigarrena (Mitoaroa II) Donostian eman zuten, urte bereko irailean; eta hirugarrena (Mitoaroa III) Bilbon emanen du 2026ko ekainean. Kontzertu guztietan bere kantak jotezn ditu Zetak-ek, betiere Euskal Herriko mitologiaren eta kristau erlijioaren pertsonaiak eta kontuak biltzen dituen kontakizun batean harilkatuta. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina