2019(e)ko urriaren 31(a), osteguna

Halloweeneko errezetak



Laster Santu Guztien eguna dela eta (Halloween), agian zerbait prestatzeko asmoa izango dugu festa ospatzeko. Horretarako errezeta bat proposatzen dizuegu.
 Hona hemen lehenbizikoa:

Hasteko, armiarmaren txokolatezko gailetak:



image.png
  • 2 arrautza
  • 1 koilarakada  labean egiteko hautsa
  • 350 gr. irin
  • 100 gr. gurin
  • 1 koilarakada bainila esentzia
  • 200 gr. azukre

Dekoratzeko:

  • 100 gr txokolatezko txizpak
  • 12 bonboi
  • Azukre begiak



Prozedura:
Bota edukiontzi batera gurina azukrearekin, guztia nahastu ore bat egin arte. Gehitu arrautzak eta bainilla esentzia eta jarraitu nahasten. 
Nahastu irina labean egiteko hautsarekin burbujarik gabe geratu arte. Hori egin eta gero jarraitu nahasten gutxinaka irina eta mugitu guztia ondo nahastu arte. Sartu hozkailura orea ordu erdi paper transparentez. 
Atera orea hozkailutik. Mahai gainean zabaldu arrabol baten laguntzaz eta baso batekin moztu gaileten forma emanez.
Gailetak jarri bandeja batean eta sartu 8 minutuz 180 gradutan.
Ateratakoan labetik gailetan erdigunean egin barruraka zulo bat, gero bonboiak jartzeko.
Sartu gailetak berriz 4 minutuz ondo geratu arte.
Kontuz ibili gailetak erre gabe, azkar egiten dira.
Labetik atera eta gero, jarri gaileten zulo bakoitzean bonboi bat.
Azkenik, jarri armiarmaren txokolatezko zortzi hankak, eta bi begiak.