Sara eta Miren etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Sara eta Miren etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

2025(e)ko urtarrilaren 28(a), asteartea

Kalean elkarrizketa: Mugikorra

Kaixo, nola duzu izena?

Kaixo, bai, nire izena da Onintza.

Noiz erosi edo eman zizuten mugikorra?

Niri eman zidaten 18 urterekin, kanpora joan nintzen ikastera eta etxekoekin hitz egiteko.

Zein aplikazio erabiltzen dituzu gehien?

Nik gehien erabiltzen dudan aplikazioa Instagram da.

Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra?

Ez dakit kontrolatzen denbora, baina dexente.

Zein adin uste duzu dela egokia mugikorra emateko?

Adina jartzea zaila iruditzen zait, baino uste dut gero eta beranduago hobe dela. Niri mugikorra lan tresna bat iruditzen zait bertan agertzen den iformazia ez delako egokia edozein adinentzat.

Kalera irtendakoan konturatzen baldin bazara ez duzula mugikorra zer egiten duzu, kalera jarraitu edo etxera itzuli?

Ba bueno normalean etxera ez naiz joaten baina noiz edo noiz joan naiz bila, baino gaur mugikor gabe etorri naiz eta berdin dit.

Inoiz eduki al duzu arazorik Whatsapp-eko taldean?

Ez gauza garrantzitsuak beste era batera konpontzen ditugu. 

Eskerrik asko!!

Ez da ezer.







2024(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Elkarrizketa Kalean

 Kaixo, nola duzu izena?

Nik Eba

Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat, bueno, hiru dauzkat..

Noiz sortu zen?

Txikitakoa auzoan jolasten genuenak, bestea 12 edo 13 urterekin, eta beste lagun taldea mendia eta kirolaren inguruan.

Zenbat zarete?

Txikitakoan sei ginen beti-beti elkarrekin jolasten genuenak, baina guztira hogei bat ginen. Gaztetakoan sei gara eta mendikoan hamabi edo.

Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bai. 

Zertarako gelditzen zarete?

Talde batekin batik bat mendira joateko eta kirola egiteko; besteekin antzerkira, dantzara joateko, hitz egiten egoteko, paseorako, jolasteko...

Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Nik lagunekin.

Eskerrik asko.

2024(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

Elkarrizketa Kalean

Kaixo, nola duzu izena?

Nik Aritz.


Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat kuadrilla.


Noiz sortu zen?

Gu berez hiru kuadrilla bezala gera, eta kuadrilla osoa orain dela 12 bat urte sortu zen, nik 20 urte neuzkanean.


Nola dago osatuta?

Denak mutilak, lehen esan dudan bezala, hiru kuadrilletako mutilez osatua dago.


Zenbat zarete?

Guztira hogeita hamahiru.


Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bat irten zen berak nahi izan zuelako. 


Zertarako gelditzen zarete?

Plan askotarako, baina gehien bat poteatzeko eta parranda egiteko.


Noizbait haserretu al zarete?

Askotan, baina, bueno, berehala adiskidetzen gara.


Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Eguraldi txarra egiten duenean etxean gelditu, eta ona egiten duenean lagunekin atera.

2024(e)ko azaroaren 21(a), osteguna

Azpeitian uholde ikaragarriak

 Aurreko astean Azpeitian hondamendi handi bat gertatu zen, eta oraindik jarraitzen dute.  Arratsaldeko 17:00etan haur guztiak ikastolatik irtetzen ari zirela, sekulako ataskoa eta abar, euria ere bai eta euriak sekulako desastrea sortu zuen. hau da, kaleetan sekulako uholdeak izan ziren. Azpeitiko denda guztiak, ikastolak, etxeak dena hondoratu zen. Orain astebete gertatu zela eta orain garbitzen ari dira kaleak baina sekulako lokatz pila dago, beraz garbitzeko produktuak bidali mesedez.







Denbora librea

Zer egiten duzu arratsaldetan Zein entrenamendutara joaten zara Zein akademietara joaten zara?

2024(e)ko azaroaren 19(a), asteartea

SARARI ELKARRIZKETA

Kaixo Sara, zer moduz? 
Ni ondo nago eta zu?


Ni ere bai, bueno has gaitezen elkarrizketarekin.
Bai.

Zein dira zure zaletasunak?
Nire zaletasuna saskibaloia da. 🏀


Zargatik gustatzen zaizu saskibaloia?
Txiki-txikitatik bizi izan dudalako.

Ba al duzu talde gustokoren bat? Zein? Zergatiki?
Bai, bi ditut. Baskonia eta Iraurgi. Bueno ba Baskonia jokalari onak dituelako eta partida onak egiten dituelako, eta Iraurgi herriko saskibaloi taldea delako eta nik ere bertan jolasten dudalako.

Eskerrik asko guztiagatik.✌
Eskerrik asko niri elkarrizketatzeagatik, Agur!


2024(e)ko urriaren 31(a), osteguna

KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN



Ba al daukazu kuadrillarik?
Bai, badaukat kuadrilla

Nola dago osatuta? 
Emakumezkoak bakarrik, eta baita ere gure bikoteak.

Noiz sortu zen?
Txiki-txikitan sortu zen, eskolan ibili ginenetik.

Zertako gelditzen zarete?
Trago batzuk hartzeko, afaltzeko, egun pasa egiteko, bidaiatzeko...

Zer nahiago duzu, lagunekin gelditu ala etxean egon? Zergatik?
Lagunekin egotea, beraiekin ondo pasatzen dudalako.

        

2024(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

MILTON URAKANAK TXIKIZIOAK ERAGIN DITU FLORIDAN


Aurten ere urtero bezala urakanak hasi dira etortzen Floridara. Miltonek 5. kategoriako urakan gisa jo zuen lurra asteazken honetan, Estatu Batuetako Florida estatuko mendebaldeko kostaldean, eta horregatik haize oso indartsuak daude.200km/h haize boladak egon eta egongo dira. Urakan horren arrasto batzuk ari gara sentitzen Azpeitin. Adibidez futboleko entrenamendu guztiak suspenditu dira haizearen ondorioz.