Izadi Naia Sara Miren eta Tauaf etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Izadi Naia Sara Miren eta Tauaf etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

2024(e)ko azaroaren 28(a), osteguna

Elkarrizketa Kalean

 Kaixo, nola duzu izena?

Nik Eba

Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat, bueno, hiru dauzkat..

Noiz sortu zen?

Txikitakoa auzoan jolasten genuenak, bestea 12 edo 13 urterekin, eta beste lagun taldea mendia eta kirolaren inguruan.

Zenbat zarete?

Txikitakoan sei ginen beti-beti elkarrekin jolasten genuenak, baina guztira hogei bat ginen. Gaztetakoan sei gara eta mendikoan hamabi edo.

Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bai. 

Zertarako gelditzen zarete?

Talde batekin batik bat mendira joateko eta kirola egiteko; besteekin antzerkira, dantzara joateko, hitz egiten egoteko, paseorako, jolasteko...

Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Nik lagunekin.

Eskerrik asko.

2024(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

Elkarrizketa Kalean

Kaixo, nola duzu izena?

Nik Aritz.


Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat kuadrilla.


Noiz sortu zen?

Gu berez hiru kuadrilla bezala gera, eta kuadrilla osoa orain dela 12 bat urte sortu zen, nik 20 urte neuzkanean.


Nola dago osatuta?

Denak mutilak, lehen esan dudan bezala, hiru kuadrilletako mutilez osatua dago.


Zenbat zarete?

Guztira hogeita hamahiru.


Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bat irten zen berak nahi izan zuelako. 


Zertarako gelditzen zarete?

Plan askotarako, baina gehien bat poteatzeko eta parranda egiteko.


Noizbait haserretu al zarete?

Askotan, baina, bueno, berehala adiskidetzen gara.


Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Eguraldi txarra egiten duenean etxean gelditu, eta ona egiten duenean lagunekin atera.

2024(e)ko urriaren 31(a), osteguna

KUADRILLARIK BAI? GALDEKETA KALEAN



Ba al daukazu kuadrillarik?
Bai, badaukat kuadrilla

Nola dago osatuta? 
Emakumezkoak bakarrik, eta baita ere gure bikoteak.

Noiz sortu zen?
Txiki-txikitan sortu zen, eskolan ibili ginenetik.

Zertako gelditzen zarete?
Trago batzuk hartzeko, afaltzeko, egun pasa egiteko, bidaiatzeko...

Zer nahiago duzu, lagunekin gelditu ala etxean egon? Zergatik?
Lagunekin egotea, beraiekin ondo pasatzen dudalako.

        

2024(e)ko urriaren 30(a), asteazkena

                                              ELKARRIZKETA AZPEITIKO KALEAN


- KAIXO BA  AL DAUKAZU KUADRILARIK?

- BAI

-ZENBAT?

- BI

- NOLA DAGO OSATUTA?

- NESKA ETA  MUTILAK NAHASTUTA

- NOIZ SORTU ZEN?

- HERRIKO KUADRILA BAT DAUKAT. KUADRILLA HORI TXIKI-TXIKITATIK DAUKAT. ETA       BESTEA AZPEITIRA ETORRI NINTZENEAN.

- ZERTARAKO GELDITZEN ZARETE?

- DENBORA PASATZEKO

- ZER NAHIAGO DUZU LAGUNEKIN GERATU EDO ETXEAN GELDITU?

- LAGUNEKIN GERATU

- ZERGAITIK?

- ONDO PASATZEN DUDALAKO