2024(e)ko azaroaren 27(a), asteazkena

Elkarrizketa Kalean

Kaixo, nola duzu izena?

Nik Aritz.


Ba al daukazu kuadrilarik?

Bai, badaukat kuadrilla.


Noiz sortu zen?

Gu berez hiru kuadrilla bezala gera, eta kuadrilla osoa orain dela 12 bat urte sortu zen, nik 20 urte neuzkanean.


Nola dago osatuta?

Denak mutilak, lehen esan dudan bezala, hiru kuadrilletako mutilez osatua dago.


Zenbat zarete?

Guztira hogeita hamahiru.


Irten al da norbait kuadrillatik?

Bai, bat irten zen berak nahi izan zuelako. 


Zertarako gelditzen zarete?

Plan askotarako, baina gehien bat poteatzeko eta parranda egiteko.


Noizbait haserretu al zarete?

Askotan, baina, bueno, berehala adiskidetzen gara.


Zer nahiago duzu, kalean lagunekin egon ala etxean gelditu?

Eguraldi txarra egiten duenean etxean gelditu, eta ona egiten duenean lagunekin atera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina