Rodrigo eta Julen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Rodrigo eta Julen etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala

TOP 5 SARE SOZIALEN MUNDUAN EUSKALDUN FAMATUENAK

Kaixo! Guarkoan top 5 sare sozialen munduan, euskaladun famatuenak egin dizuegu. Hemen duzue:

  1. IBAI LLANOS

 

Ezinezkoa da hura ez ezagutzea. Ibai Llanos bilbotarra, 28 urte besterik ez ditu, streamer, youtuber eta sareko kirol aurkezlea da. Twitchen 15 milioi jarraitzaile ditu. Eta urtero hainbat show inportanteak egiten ditu, hala nola La Velada Del Año



  1. TWIN MELODY


Paula eta Aitana Etxeberria ahizpa gipuzkoarrek 25 urte dituzte eta ordiziarrak dira. TikToken 19 milioi alde jarraitzaile dituzte.








  1. JON KORTAJARENA


Bere izena ezagutzen ez baduzu, ziur asko ezagutzen duzu nazioartean Tom Ford, Versace edo Calvin Klain bezalako markekin lan egiten duen modelo bilbotar honen aurpegia. Instagramen 4 milioi jarraitzaile pasa ditu.











  1. LUCIA DE LA PUERTA


Azken aldian sare sozialetan jarratzaile asko lortzen ari den neska bilbotarra da. Baita ere aktorea da, eta TikToken 3 miloi jarratzaile ditu.











  1. IBAN GARCIA


Iban Garcia azkoitiarrak sare sozialetan hasi zuen bere ibilbidea YouTube-ra bideoak igoz, non errezetaz edo eskolako bizitzaz hitz egiten zuen eta gaur egun modan dagoen influencer eta tiktokerren bat da. TikToken uretan dagoen arraina bezala mugitzen da musikaz, aisialdiaz, umoreaz hitz egiten edo, besterik gabe, berriketan eta kalean jendeari erronkak botatzen. Podcasta egitea ere ausartu da eta bere kanala du mtmaden, "La que se va a liar" izenekoa. TikToken 2,5 milioi jarraitzaile pasa ditu.


Rodrigo, Julen, Xabat eta Aitzol.

2024(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena

🐞🐞XANJUANDEGIKO FESTAK🐞🐞

Aste honeren zehar, xanjuandegiko festak ospatuko dira. Azpeitiar guztiok emozioz beteta eta irrikitaz gaude.

Egitaraua osorik, hemen:

Maiatzak 25, zapatua. Umeen Eguna

12:00. Elkartu eta jolasak.

14:00. Umeen auzo bazkaria.

15:30. Iagomago.


Maiatzak 29, asteazkena

21:00. Bertso afaria, Baigeran. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia ariko dira kantuan.


Maiatzak 30, osteguna

19:00. Kantu jira eta pintxo poteoa.

21:00. Mus Txapelketako izen-ematea.

22:00. Mus Txapelketa, Ongi Etorri erretegian.

22:00. Iluntze musikatua, Sembrando Kaos eta Sheldons taldearekin.


Maiatzak 31, ostirala. Gazte Eguna

15:00. Kafea eta auzo lana.

19:00. Mantangorriren ongietorria.

19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.

20:00. Zestoako Batukada.

21:00. Gazte afaria.

23:00. Areto dantzen emanaldia.

23:00. Kontzertuak karpan: Mehatxuka, Jipoituak eta Laket.

Gainera, herriko DJak txosnan: Jos_U, House One, P4ul.


Ekainak 1, zapatua. Auzo Eguna

10:30. Xake Txapelketa.

11:00. Judo erakustaldia.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.

13:30. Triki-pintxo-poteoa.

15:00. Auzo bazkaria. Ondoren, bingoa.

18:30. Txokolatada.

19:00. Elektrotxorongoa, erraldoiak eta buruhandiak.

20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.

20:00. X. Trikitixa emanaldi berezia. Trikifree

22:00. Kontzertuak: Street Wise eta Los Zopilotes Txirriaos.

Ondoren, Tinz DJaren emanaldia karpan.


Ekainak 2, igandea

06:00. Txokolatada.

07:00. Zezena eta jolasak.

09:00. Salda.

12:00. Dantzari txikien emanaldia.

16:30. Zumba parte-hartzailea, adin guztietako herritarrentzako.

18:30. Herri kirol erakustaldia.

19:45. Boletoen zozketa.

20:00. Mantangorriren agurra.




2024(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

GAUR BARRAKAK IREKIKO DITUZTE SANJUANDEGIN

Gaur ostirala, maiatzaren 24a arratsaldean barrakak irekiko dituzte Sanjuandegin dagoen Eroskiren aurrean. Bidai (fitxa) bakoitza 2,50€tan salduko dituzte, eta 5 bidaiko sortak 10€tan egongo dira. Hilaren 30ean barraka eguna denez, bidai bakoitza 1,50€ balioko ditu.

Barrakak irekitzen dituzten egun guztietan ordubetez, 17:00etatik 18:00etara, musika kenduko dute barraketan. Eta asteburu honetarako, zapatuan zein igandean, aniztasun funtzionala dutenentzako ordutegi berezika antolatu dute: zapatuan, hilak 25, 16:00etatik 17:00etara izango dute horientzat bereziki gordetako tartea; eta igandean, hilak 26, 11:00etatik 12:00etara.

2024(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala

⚽💙🤍OMENALDIA JASO ZUTEN LAGUN ONAKEN HASIERAKO EMAKUME FUTBOLARIEK⚽💙🤍

Kaixo! Atzo ligaren azken partidoarez gain, oinordekoen omenaldia jaso zuten Lagun Onaken hasierako emakume futbolariek. 

Gaur egun Lagun Onaken futbolean ari diren adin guztietako neskak eta emakumeak bi ilara luzetan zain zituzten hasierako taldekideek 18:45erako Garmendipeko zelai nagusian; izan ere, ezohiko zelaian jokatu zuten atzoko neurketa Ohorezko Erregional Mailako taldekoek, ondoko belar artifizialdun zelaia utzita. Aipatutako bi ilaren bukaeran, erdian, futbolari horietako zortzi zain zituzten txalo artean zelairatu ziren omenduek, ohorezko aurreskua dantzatzeko. Entrenatzaile eta futbolari izandakoek dantzarien eta gainerakoen harrera eskertu ondoren, Lagun Onak-Ondarbeltz Amaikak Mutriku partidaren ohorezko sakea egin zuen Miriam Arrieta kapitain ohiak; eta irten ziren modu berean, egungo futbolarien zein atzo Garmendipen elkartutako ikusleen txalo artean, atera ziren omendutakoak futbol zelaitik. 

Lagun Onakeren neska taldeak irabazi zuen 4-0 Ondarbeltz Amaikak Mutrikuren aurka.

2024(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

ZESTOAN HAIBAT GALDERA

Kaixo! Lehengoko ostegunean 1. mailako prentsa tailerreko ikasle guztiak Zestora joan ginen. Han goiz oso polita eta ona pasa genuen, eta guk, bi gizonei hainbat galderak egin genizkion.

Lehenengoa 29 minutukoa da, azkenean berriketan amaitu genuen eta. Bigarrena, ordez, minutu batekoa ere ez da, eta Ondorroako gizonezko gazte bati egin genion. 




2024(e)ko apirilaren 26(a), ostirala

GALDERAK AZPEITIAN!

Kaixo! Gu Alize, Maddi, Julen eta Rodrigo gara, 1E gelakoak. Asteazkenean kalera irten ginen eta herritarrei zenbait galderak egin genizkien, eta gaur zuek ikusteko hemen idazten ari gara.

Galderak hauek dira:

1. Azpeitiar bezela, zure keska nagusiak zeintzuk dira?

2. Zer aldatuko zenuke Azpeitia hobetzeko?

3. Eta zer gustatzen zaizu gehien?


60 urte aldeko gizon batek hau esan zigun:

-"Azpeitian, oro har sozializazio oso ona dago, baina hobetu daiteke".

-"Hobetzeko gauza bat... ba esango nuke txakurrentzat gauzak hobetzea".

-"Ba beitu, gehien gustatzen zaidana, ibai ondoko pasalekua da".


60 urte aldeko andre batek hurrengoa esan zigun: 

-"Neretzat kezkarik ez dago, herria oso ondo dago".

-"Pixkat pentsatuz gero, gateentzat gauza gehiago egotea".

-"Oso herri euskalduna dela".


75 urte aldeko bi andrek ondorengoa esan zuten:

-" Gure ustez osasuna hobetu beharko lukee. Orain dela urte batzuk mediku asko zeuden eta onak ziren, orain dena txartu da, ia ez dago medikurik".

-"Hau klarua dago, jubilatuentzat ekintza edota gauza gehiago antolatzea".

-"Oso herri polita eta ederra dela".


45 urte aldeko gizon batek hau esan zigun:

-"Migrazioa kontrolatu behar dela, herria latinoamerikar eta marokoarez betetzen hari da eta".

-"Adin guztietarako ekintza gehiago antolatu".

-"Gehien gustatzen zaidana, herriko paisaiak dira".


Eta hau izan da guztia! Espero dugu entretenitzea.

2024(e)ko martxoaren 22(a), ostirala

2024(e)ko martxoaren 13(a), asteazkena

LOREEN ATALAK🥀🌼🌸

Kaixo! Nola Natur Zientziatan loreen ugalketa ikusten ari garen, hemen bitxikeri batzuk. Lore hauek gure gela kanpoan daude. 



Korola: Petalo gorriak.

Kaliza: Sepaloak eta zurtoina (parte berdeak).

Lorezila: Zati txiki hori horren ondoan, dauden puntotxoak.

Pistiloa: Erdiko borobil violeta hori.


Korola: Petalo txuriak.

Kaliza: Sepaloak eta zurtoina (parte berdeak).

Ugal-organoa: Zati horiak.


Korola: Petalo horiak.

Kaliza: Sepaloak eta zurtoina (parte berdeak).

Lorezila: Gauza luzetxo txuri txiki horiek.

Pistiloa: Erdiko zona laranja hori.



Korola: Labanda koloreko petaloak.

Kaliza: Sepaloak eta zurtoina (parte berdeak).

Lorezila: Gauza luzetxo hori txiki horiek.

Pistiloa: Erdiko zona more hori.

Korola: Petalo fuxiak.

Kaliza: Sepaloak eta zurtoina (parte berdeak).

Lorezila: Gauza luzetxo marroi txiki horiek.

Pistiloa: Erdiko zona marroi hori.


⚡🇬🇷FORTNITE TEMPORADA BERRIA🇬🇷⚡

 Kaixo!! Zer moduz zaudete? hemen gara bueltan fortniteko temporada berriarekin, orain bai informazioa badugu eta zuei erakutsiko dizuegu.


Hasteko mapan aldaketa batzuk egon dira, eta hauek dira: El Inframundo, Entrada Estigia, Monte Olimpo eta Dominio Duelista sartu dituzte. Baita ere arma berriak sartu dituzte ondorengoak dira: Escopeta de Guardian, Fusil de Asalto Belico, Fusil de Tirador Designado de La Cazadora, Subfusil Profetico, Rayo de Zeus eta Alas de Icaro geroago Cadenas de Hades sartuko dituzte. Pase de Batalla berria dago eta skin hauek sartu dituzte: Afrodita, Hades, Medusa, Cerbero, Artemisa, Poseidon, Korra eta Zeus. Gure ustez oso ondo dago temporada berria, animatu jolastera!





2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

ADIMEN ARTIFIALA ETA MARTXOAK 8😯😲

Emakumearen Nazioarteko Eguna, lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna bezala ezagutzen zena, martxoaren 8an ospatzen da urtero, emakumeek gizartean parte hartzeko eta pertsona gisa garatzeko egiten duten borrokaren omenez, gizonekiko berdintasunean. Egun horrek emakumeek historian zehar aurrez aurre izan dituzten erronkak gogorarazten ditu, eta hainbat esparrutan eskubide-berdintasuna aldarrikatzeko aukera ematen du.


Jatorria eta esanahia:


  • 1910ean, Kopenhageko Emakume Sozialisten Nazioarteko II. Konferentzian, Clara Zetkinek "Emakume Langilearen Eguna" ospatzea proposatu zuen. Hurrengo urtean, 1911ko martxoaren 19an, lehen ospakizuna egin zen Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan.


  • Harrezkero, data hori mundu osoan ezarri da. 1972an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1975 "Emakumearen Nazioarteko Urtea" izendatu zuen, eta estatuak "Emakumeen Eskubideen eta Nazioarteko Bakearen aldeko Nazioarteko Eguna" izendatzera animatu zituen.


  • Martxoaren 8a genero-desberdintasuna ikusarazteko eta emakumeentzako eskubide-berdintasun eraginkorraren aldeko borroka aldarrikatzeko erabiltzen da. Hausnarketa, protesta eta elkartasun eguna da mundu osoan. Herrialde batzuetan, azoka-eguna ere bada.


Egungo erronkak:


  • Aurrerapenak aurrerapen, emakumeek oraindik ere aurre egin behar diete desberdintasunei hainbat arlotan, hala nola hezkuntzan, enpleguan, soldata-arrailean eta genero-indarkerian.


  • NBEk dio garapen jasangarriaren adierazleetan emakumeak gizonen azpitik daudela. Adibidez, emakumeak dira analfabeto gehienak, pobreak eta pertsonen salerosketaren biktimak.


  • Genero-berdintasunaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du, eta martxoaren 8an gogorarazten digu garrantzitsua dela mundu bidezkoago eta bidezkoago baterantz lan egiten jarraitzea pertsona guztientzat.


Egun honetan, ospatu ditzagun emakumeen lorpenak eta berretsi dezagun guztiontzako berdintasunarekin eta justiziarekin dugun konpromisoa. Emakumeen Nazioarteko Eguna!


HAU GUZTIA COPILOT ADIMEN ARTIFIZIALAK EGIN DU, harrotuta gaude.


🇬🇷⚡FORTNITE DENBORALDI BERRIA⚡🇬🇷

Kaixo! Gaur Fortniteko denboraldi berria hasten da, baina ez dugu informazio asko. Orduan, trailerra jarri dugu. Gozatu!






2024(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

2024(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

GALDERA BATZUK

Kaixo, gaurkoan ikasle batzuei galdera batzuk egin dizkiogu. Hemen duzue audioa😜:
 

2024(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

ZUMITZEZKO PARKEA LOIOLA BIDEAN!!!🪵


 Kaixo guztioi gaur zumitza parkearen buruz hitz egingo dizuegu. 

Zumitze parkea, Loiola bidean jarri duten parke berri bat da. Labirinto moduko bat da eta  zumitzarekin eginda dago, horregatik izena du horrela. Azpeitiko haurren kontseiluaren gomendioz eraiki dute. Haurren kontseilutik eskatzen ari ziren horrelako leku bat, zeren eta Loiola bidean hiruki libre bat zegoen edozer gauza egiteko. Lehengo astean zehar, Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko 5. eta 6. mailakoek lagundu zuten parkea eraikitzen. Aste-bukaeran herriko umeek beraien gurasoen laguntzaz, parkea guztiz muntatu zuten. Antolatzaileek, parkea amaitu eta gero fruta banatu zuten lagundu zuten jendearentzat.


 

2023(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

🎵🎶🎧🎤MUSIKA BERRIA!!🎵🎶🎧🎤

Gaur, abenduak 1, bi abeslari famatuak bere albumak kaleratu dituzte. Hauek dira, Milo J eta Feiderena. Milo Jren albuma "111" izena du eta Feiderena "FERXXOCALIPSIS" izena du. Hauek dira album bakoitzeko kantuak:

-"111":
  • "TU MANTA"
  • "CARENCIAS DE CORDURA" ft. Yami Safdie
  • "M.A.I"
  • "DESEO PERDER"
  • "SINCERA TE"
  • "TE FUI A SEGUIR" ft. Yahritza
  • "UNA BALA" ft. PESO PLUMA
  • "ALUMBRE" ft. Nicki Nicole
  • "A1RE"
-"FERXXOCALIPSIS"
  • "ALAKRAN"
  • "50 PALOS"
  • "LA VUELTA" ft. Mañas Ru-Fino
  • "CUAL ES ESA" ft. Pirlo
  • "INTERLUDE"
  • "LUNA" ft. ATL JACOB
  • "ESQUIRLA"
  • "DESQUITE"
  • "YO AK"
  • "CLASSY 101" ft. Young Miko
HEMEN BI ARGAZKI:
























2023(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

🎮FORTNITE 5.KAPITULUA🎮

Larunbat honetan, (Abenduak 2), Fortnite-ko "Big Bang" ebentoa (ekitaldia) gertatuko da. Bertan iragazleak esaten duten bezala hau gertatuko da: Eminem-en kontzertua, jolas-modu berri batzuen esperientziak, Fortniten historiarako gauza garrantzitsuak... Gutxi gorabehera 20 minutuko iraupena izango du eta seguruenez hurrengo egunean 5. kapitulua jokatzea izango dugu. 





🎁🎄🎅🌨️☃️GABONAK🎁🎄🎅🌨️☃️

Jatorria:
Eguberria jai erlijioso garrantzitsu bat da kristauentzat, Jesusen jaiotza ospatzen baita. Hala ere, jende askorentzat ez da festa erlijiosoa soilik; orokorrean, ospakizun-garaia eta opariak emateko garaia bihurtu da. Jaia ofizialki abenduaren 25ean ospatzen da, baina askotan ospakizunak egun batzuk lehenago hasten dira eta urte berrira arte irauten dute. Urteko garairik alai eta koloretsuenetakoa da.
Kristauek Jesus abenduaren 25ean Betleem herri txikian jaio zela sinesten badute ere, haren jaiotza eguna eta urtea ez dira ziurrak. Jesusen jaiotzari buruzko istorioak gertaera horretatik hainbat mendetara idatzi ziren, kristautasunaren garapenarekin batera, eta istorio horietan ez zen data zehatzik eman.
Nola ospatzen dira?:
Eguberriko oporrekin batera, hainbat tradizio ospatzen dugu. Gabonetako ohituretako bat Santa Klaus, Aita Noel edo Olentzeroren bidez abenduaren 24an opariak banatzea da. Espainian umeek opariak Errege Magoei esker urtarrilaren 5eko gauean jasotzen dituzte. Haur espainiarrek beren zapatak kanpoan uzten dituzte Errege Magoek opariak alboan utz ditzaten.
Beste ohitura batzuk gabon-txartelak familiari eta lagunei bidaltzea, janari eta edari onez ospatutako festak edota gabon-kantak eta bestelako kantak abestea dira.
Gabonetako zuhaitza argi eta apaingarriz edertzea ere oso tradizio hedatua da. Ustez, Gabonetako zuhaitza Alemanian sortutako ohitura da.
Europan eta Ipar Amerikan Gabonak hotzarekin eta elurrarekin erlazionatzen dira. Australian eta Hego Amerikan, ordea, abenduaren 25a udan izaten da. Brasilen jendeak gabonetako piknikak egiten ditu aire zabalean eta suzko erroberak ere jaurtitzen dira. Mundu osoan jaten dira Gabonetako goxoki bereziak. Britainia Handiko familiek haragi txikituko pastelak eta Gabonetako pastela egiten dituzte. Frantzian enbor forma duen bûche de Noël (Gabonetako enborra) deritzan bizkotxoa jaten da. Mexikon «buñuelos» izeneko gozokiak egiten dira, jarabez eta kanela azukrez estalitakoak.

💚❤️🤍 EUSKARA💚❤️🤍

Euskara euskaldunen hizkuntza da; gaur egun, euskaldunek Euskal Herria deitzen duten lurraldean hitz egiten da; hau da, Pirinioen mendebaldeko lurraldeetan, Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan.

Euskeraz hitz egiten duten pertsona kopurua:

Euskaldunen kopuruari buruzko diferentzia handiak daude eskualde batetik bestera. Dena dela, 2016ko datuen arabera, 850.000 pertsona inguru gai dira Euskal Herri osoan euskaraz nolabait mintzatzeko:

  • Hego Euskal Herrian, euskara gaztelaniarekin batera da hizkuntza ofiziala. Bertan, euskaraz dakitela dioten biztanleak gutxi gorabehera %37 dira, baina gutxiagok erabiltzen dute benetan (guztira, 400.000 lagun inguru). Nafarroan, iparraldean bakarrik da ofiziala eta biztanleen %10 inguruk hitz egiten dute (50.000 bat lagun).
  • Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du inolako onarpen ofizialik eta euskaldunak biztanleen heren bat dira (80.000 pertsona inguru).

Gaur egun, ia-ia ez dago euskaldun elebakarrik (euskaraz bakarrik dakien lagunik).


Euskararen jatorria:

Euskara ez da hizkuntza-familia ezagun bateko kidea; horrek esan nahi du hizkuntza isolatua edo bakartua dela. Munduan beste hizkuntza asko daude egoera berean.

Horren ondorioz, hipotesi edo teoria asko egin dira historian zehar euskararen jatorriari buruz. Teoriarik zabalduenak hiru izan dira: euskara aspaldiko iberiarren hizkuntzarekin lotzen zuena, Kaukasoko hizkuntzekin lotzen zuena eta Afrika iparraldeko berebereen hizkuntzarekin lotzen zuena. Beste teoria askoz gehiago ere egon dira, baina batek ere ez du egiazko frogarik aurkitu.

Gauza segurua da euskararen familia handiagoa izango zela historiaurreko garaietan, eta euskara dela bizirik iraun duen kide bakarra. Garai historikoetan, badirudi gaur egungo euskara Akitaniako antzinako inskripzioetako hizkuntzarekin loturik dagoela (inskripzioak K.o. I. eta III. mende bitartekoak dira eta 400 bat gizaki-izen eta 70 jainko-izen dituzte). Akitaniera, garai hartan, Pirinioetatik iparraldera hitz egiten zen batez ere, baina baita hegoaldeko zenbait tokitan ere.