Kaixo! Gu Alize, Maddi, Julen eta Rodrigo gara, 1E gelakoak. Asteazkenean kalera irten ginen eta herritarrei zenbait galderak egin genizkien, eta gaur zuek ikusteko hemen idazten ari gara.
Galderak hauek dira:
1. Azpeitiar bezela, zure keska nagusiak zeintzuk dira?
2. Zer aldatuko zenuke Azpeitia hobetzeko?
3. Eta zer gustatzen zaizu gehien?
60 urte aldeko gizon batek hau esan zigun:
-"Azpeitian, oro har sozializazio oso ona dago, baina hobetu daiteke".
-"Hobetzeko gauza bat... ba esango nuke txakurrentzat gauzak hobetzea".
-"Ba beitu, gehien gustatzen zaidana, ibai ondoko pasalekua da".
60 urte aldeko andre batek hurrengoa esan zigun:
-"Neretzat kezkarik ez dago, herria oso ondo dago".
-"Pixkat pentsatuz gero, gateentzat gauza gehiago egotea".
-"Oso herri euskalduna dela".
75 urte aldeko bi andrek ondorengoa esan zuten:
-" Gure ustez osasuna hobetu beharko lukee. Orain dela urte batzuk mediku asko zeuden eta onak ziren, orain dena txartu da, ia ez dago medikurik".
-"Hau klarua dago, jubilatuentzat ekintza edota gauza gehiago antolatzea".
-"Oso herri polita eta ederra dela".
45 urte aldeko gizon batek hau esan zigun:
-"Migrazioa kontrolatu behar dela, herria latinoamerikar eta marokoarez betetzen hari da eta".
-"Adin guztietarako ekintza gehiago antolatu".
-"Gehien gustatzen zaidana, herriko paisaiak dira".
Eta hau izan da guztia! Espero dugu entretenitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina