2019(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

OLENTZERORI GUTUNA

Hi, Olentzero:
Ni aurten oso ondo portatu nauk, bueno agian ez hain ondo, baina berdin zaidak, nik nahi ditudan opari denak erosi beharko hituk bestela nire eskua hire aurpegian sentituko duk. Nik hire asto magikoa nahi diat ikastolara berarekin ikastolara etortzeko, bestela asko nekatzen nauk. Nire janaririk gustukoena tortilla patata duk, eta horregatik “kit tortilla patata” nahi dut. Kit horretan Argiñano, patatak eta oiloak daude, munduko tortillarik onena egiteko.

                                                                        

JANGELAREN ORDEZ JATETXEAK!




Urola Ikastolan erabaki dute ikasleak jangelara joan beharrean herriko jatetxeetara joango direla. Izan ere, guraso eta ikasle asko kexatu da jangelaren janari txarrez. Hemendik aurrera, dudarik gabe, ikasleak askozaz gusturago egongo dira. Zuzendariarekin hitz egin ondoren, honako hau erabaki da: ikasle bakoitzak bazkaltzeko nahi duena eskatuko du eta ikastetxeak ordainduko du. Beraz, kokotxak, bixigua, legatza... denetarik jango dugu hemendik aurrera!
restaurante bilaketarekin bat datozen irudiak

2019(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

HEMANDIK AURRERA 2 ASTETIK BEHIN IBILALDIA




Hau dena gezurra da! Guk nahiko genuke hau egia izatea baina ezin izango dugu egin....

HIRU HILABETE JAI!!😁


Urola Ikastolan erreformak egongo direlako ezingo gara ikastolara joan. 

Irakasleei Urola txikiegi geratu zaie, eta horregatik handitu egin behar da. Abenduaren 20an hasiko dira berritzen eta ezingo dute Gabonetako oporrak baino lehenago bukatu. Ikastolako gelak handituko dituzte eta jolastokiak ere bai. Jolastokian, igerilekua eta jolas parkea egingo dituzte.

obras bilaketarekin bat datozen irudiak

UME GAIXOAK!!