Maddi Malen eta Sara 3 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Maddi Malen eta Sara 3 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2023(e)ko maiatzaren 30(a), asteartea

XANJUANDEGIKO FESTAK

 

ANIMATU JOATERA!

AZTERKATA GEHIEGI IKASTURTE AMAIERAN

 

1 DBH-ko ikasleak ekain hasieran azterketa asko ditugu.Hiru egunetan sei azterketa ditugu eta gainera azkena egun bat lehenago abixatu digute. Hori ezin da egin, ikasleok oso haserre gaude ez dugulako astirik dena ikasteko. 



2023(e)ko maiatzaren 16(a), asteartea

MARTXOAREN 8A:EMAKUME ERREFERENTEAK UROLA IKASTOLAN

 NIRE AMAMA

Nire bizitzako emakume  erreferenteetako bat nire amama izan da eta izaten jarraitzen du. Nire amama Zestoako baserri batean jaio zen, beste zazpi anaiarreba zituen eta denetan gazteena da. Hamabi urte zituela Zestoara jeitsi ziren bizitzera.Handik urte batzuetara  "Zestoa Herri Ikastetxea" sortu zuten bera eta beste irakasle batzuen hartean. Orduan oraindik frankismoa zegoen horregaitik eskola behin baino gehiagotan eskola itxi egin zien eta nire amama umeekin sastarrain (Zestoako kanpoaldera) aldera joaten ziren. Borrokatu ondoren frankismoa bukatu zenean segi eta orain dela bost urte erretiratu zen. Hiru seme alaba eduki zituen horietan zaharrena nire aita eta ni txikitatik asko zaindu nau eta orain nire lehengusuarekin pasatzen ditu goizak bere gurasoak laenan dauden bitartean.


2023(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

KAFEAREN IKERKETA

 

UROLA IKASTOLA ERORI EGIN DA!!

 Gaur Maiatzak 12, eskolara iritsi garenean  eskola  erorita zegoen. Zuzendaritzatik mezua bidali diote gure gurasoei esanez aurtengo ikasturtea oraingoz amaitu egingo dela. Gaur gabean Putini Ukrainerara zigoan bonba desbiatu egin zaio eta gure eskolan bukatu du. Urola ikastolako zuzendariak esan du  bi urtetan gutxienez ez garela eskolara sartuko. Putinek barkemana eskatu du eta dirua eman behar du eskola konpontzeko.





NAHIA ODRIOZOLAREN AZKENENGO EGUNA

 Gaur maiatzak 12 Nahia Odriozolaren azkenengo eguna da. Asko botako dugu faltan.


AGUUR NAHIA ONDO PASA!!!

2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

MAIATZAK 7


ANIMATU IKUSTERA!

 

ERREPORTAJEA: ZUMAIKO FLYSHAK EZAGUTZEN

 Apirilak 19, DBH 1eko ikasleak Zumaira joan ginen flysha ikustera Biologiako proiektu baterako.

Iritsi ginenean Algorrira joan ginen. bi taldetan banatu ginen eta flysha eta bertako bizidunei buruz hitz egin ziguten. Lehenengo bizidunak nola sailkatzen ziren eta zein bizidun ikusiko genituen aipatu ziguten. Horri buruz hitz egiten egon ginen, eta ondoren fñysha zer den eta nola sortu zen azaldu ziguten

Azalpenak bukatu ondoren hamaiketakoa jateko denbora izan genuen bertako parke batean, eta hortik zuzenean ibilaldiarekin hasi ginen.

Hasieran ordubete libre ibili ginen Flysheko bizidunak aztertzen. Pote bat eman ziguten aurkitzen genituen bizidun txikiak sartzeko eta hobeto aztertzeko. Bizidun asko ikusi genituen. Horietako batzuk itsas izarra, itsas trikua, anemonak, karramarroak eta arrainak izan ziren.

Bizidunak ikusi ondoren ibilbidearekin jarraitu genuen Olatzeko ermitara iritsi arte, bitarte horretan flysheko zati bakoitza ze urtetakoa zen eta nola jakin zuten ere azaldu ziguten. Ermitara iritsi ginenan, bost minutuko atseden bat egin genuen hondartzara iritsi aurretik bertako paisaiak ikusten genituen bitartean.

Hondartzan beste taldearekin elkartu ginen eta fosilak aztertzen egon ginen. Ondoren geratzen ziren 45 minutu libre utzi ziguten. Ordua iritsi zenean, autobusa hartu eta berriro ere eskolara bueltatu ginen.

Egilea: Malen


 




ZUMAIAKO FLYSHA EZAGUTZEN

 

Apirilaren 19an Zumaiara joan ginen hiru gela,eta beste hiru gela apirilaren 21ean, Zumaiako flysha ikustera eta izaki bizidunak ezagutzera. Ekosistemaren inguruan maketa bat egin behar genuen Biologia-Geologian eta horregatik joan ginen.  



 
08:35ean autobusa hartu eta 09:00etan iritsi ginen Zumaiara (Algorrira). Lehenik eta behin bi taldetan banatu ginen eta azalpenak eman zizkiguten  Algorrin. Fosilak ere erakutsi zizkiguten. Azalpenak amaitutakoan parke batera joan ginen hamaiketakoa jatera. Hamaiketakoa bukatutakoan flysh-era joan ginen oinez. 




Flysh-era iritsi ginenean pote bat eta orri batzuk eman zizkiguten izaki bizidunak pote horretan gordetzeko eta jakiteko zein izaki bizidun zen orri horretan begiratzeko. Itsas trikua, itsas izarra, olagarroa, karramaroa, anemonak... ikusi genituen. Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen.





San Telmo ermitan azalpen txiki batzuk eman eta Itzurun hondartzara joan ginen. Bertan denbora librea eduki genuen. 13:50ak aldera autobusa hartzera joan ginen, eta autobusa hartutakoan Azpeitira iritsi ginen.


Ibiladian oso ondo pastu genuen!


Egilea:Sara



2023(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

ZUMAIKO FLYSHA EZAGUTZEN

 


    Apirilaren 19an Zumaiko flyshera joan ginen DBH 1eko ikasleak. Zumaiko ibilaldiaren helburua Biologiako proiektu baterako ahalik eta gehien ikastea zen.


 08:35ean hartu genuen autobusa Zumaira bidean. Iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen.


Azalpen bat eman ziguten, eta bideo bat ere ikusi genuen erakutsiz zer bizidun topatuko genituen. 



Azalpena bukatu ondoren, hamaiketakoa egiteko geratu ginen. Denok hamaiketakoa bukatu genuenean flyshera joan ginen. Flyshera iristean pote bat eman ziguten topatzen genituen bizidunak barruan sartzeko. Amaieran askatu egin genituen, noski. Bizidun desberdin asko topatu genituen: itsas izarra, itsas trikua, karramarroak, olagarroa etab. 


Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen. Geroago eliza batean bukatu genuen elizakolurrean bizidunen arrastoak ikusten ( fosilak )  


 Azkenik hondartzan egon ginen ibialdiari amaiera ematen.


Egilea: Maddi