2023(e)ko apirilaren 28(a), ostirala

ZUMAIAKO FLYSHA EZAGUTZEN

 

Apirilaren 19an Zumaiara joan ginen hiru gela,eta beste hiru gela apirilaren 21ean, Zumaiako flysha ikustera eta izaki bizidunak ezagutzera. Ekosistemaren inguruan maketa bat egin behar genuen Biologia-Geologian eta horregatik joan ginen.  



 
08:35ean autobusa hartu eta 09:00etan iritsi ginen Zumaiara (Algorrira). Lehenik eta behin bi taldetan banatu ginen eta azalpenak eman zizkiguten  Algorrin. Fosilak ere erakutsi zizkiguten. Azalpenak amaitutakoan parke batera joan ginen hamaiketakoa jatera. Hamaiketakoa bukatutakoan flysh-era joan ginen oinez. 




Flysh-era iritsi ginenean pote bat eta orri batzuk eman zizkiguten izaki bizidunak pote horretan gordetzeko eta jakiteko zein izaki bizidun zen orri horretan begiratzeko. Itsas trikua, itsas izarra, olagarroa, karramaroa, anemonak... ikusi genituen. Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen.





San Telmo ermitan azalpen txiki batzuk eman eta Itzurun hondartzara joan ginen. Bertan denbora librea eduki genuen. 13:50ak aldera autobusa hartzera joan ginen, eta autobusa hartutakoan Azpeitira iritsi ginen.


Ibiladian oso ondo pastu genuen!


Egilea:Sara



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina