Iritsi ginenean Algorrira joan ginen. bi taldetan banatu ginen eta flysha eta bertako bizidunei buruz hitz egin ziguten. Lehenengo bizidunak nola sailkatzen ziren eta zein bizidun ikusiko genituen aipatu ziguten. Horri buruz hitz egiten egon ginen, eta ondoren fñysha zer den eta nola sortu zen azaldu ziguten
Azalpenak bukatu ondoren hamaiketakoa jateko denbora izan genuen bertako parke batean, eta hortik zuzenean ibilaldiarekin hasi ginen.
Hasieran ordubete libre ibili ginen Flysheko bizidunak aztertzen. Pote bat eman ziguten aurkitzen genituen bizidun txikiak sartzeko eta hobeto aztertzeko. Bizidun asko ikusi genituen. Horietako batzuk itsas izarra, itsas trikua, anemonak, karramarroak eta arrainak izan ziren.
Bizidunak ikusi ondoren ibilbidearekin jarraitu genuen Olatzeko ermitara iritsi arte, bitarte horretan flysheko zati bakoitza ze urtetakoa zen eta nola jakin zuten ere azaldu ziguten. Ermitara iritsi ginenan, bost minutuko atseden bat egin genuen hondartzara iritsi aurretik bertako paisaiak ikusten genituen bitartean.
Hondartzan beste taldearekin elkartu ginen eta fosilak aztertzen egon ginen. Ondoren geratzen ziren 45 minutu libre utzi ziguten. Ordua iritsi zenean, autobusa hartu eta berriro ere eskolara bueltatu ginen.
Egilea: Malen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina