2023(e)ko apirilaren 25(a), asteartea

ZUMAIKO FLYSHA EZAGUTZEN

 


    Apirilaren 19an Zumaiko flyshera joan ginen DBH 1eko ikasleak. Zumaiko ibilaldiaren helburua Biologiako proiektu baterako ahalik eta gehien ikastea zen.


 08:35ean hartu genuen autobusa Zumaira bidean. Iritsi ginenean bi taldetan banatu ginen.


Azalpen bat eman ziguten, eta bideo bat ere ikusi genuen erakutsiz zer bizidun topatuko genituen. 



Azalpena bukatu ondoren, hamaiketakoa egiteko geratu ginen. Denok hamaiketakoa bukatu genuenean flyshera joan ginen. Flyshera iristean pote bat eman ziguten topatzen genituen bizidunak barruan sartzeko. Amaieran askatu egin genituen, noski. Bizidun desberdin asko topatu genituen: itsas izarra, itsas trikua, karramarroak, olagarroa etab. 


Bukatutakoan San Telmo ermitara igo ginen. Geroago eliza batean bukatu genuen elizakolurrean bizidunen arrastoak ikusten ( fosilak )  


 Azkenik hondartzan egon ginen ibialdiari amaiera ematen.


Egilea: Maddi 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina