Paul eta Erlo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Paul eta Erlo etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

HAZPARNEKO EGUNAREN LABURPENA

 Atzo, maiatzak 27 asteartea, DBH 1 mailako ikasle batzuk Hazparne aldean ibili ginen eta egunaren laburpen txiki bat egingo dugu. 


Lehenik eta behin, autubosean joateko 08:15ean gelditu ginen. Ondoren, Hazparnera iritsi ginenean harrera bat egin ziguten bertako janari tipiko batzuekin. Gero, herritik tour turistiko bat egin genuen eta beraien leku gogokoenak erakutsi zizkiguten. Hori eta gero denbora librea izan genuen bazkaltzeko eta ondoren nahi genuena egiteko. Gu futbolean eta pilotan ibili ginen eta arratsaldea iritsi zenean hazparnetarrak klaseetara joan ziren eta gu rafting egitera. Bertan oso ongi ibili ginen eta, zerbait esatekotan, ura oso hotza zegoela esango nuke. Ondoren dutxa bero bat hartu eta autobusean etxera ituli ginen.

2025(e)ko maiatzaren 21(a), asteazkena

LASO EDO ALTUNA: ZEIN NAHIAGO?

Jakin nahi izan dugu lehen mailako ikasleek zein nahiago duten, Laso ala Altuna. Horretarako galdeketa bat egin dugu Urola ikastetxean. Hemen dituzue emaitzak:

2025(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

ELKARRIZKETA DBH-3KOEI

DBH-3ko ikasle bati elkarrizketa bat egin diogu mugikorrei buruz eta hemen dituzue bere erantzunak.

2025(e)ko urtarrilaren 29(a), asteazkena

ELKARRIZKETA MUGIKORRA

Ba al duzu mugikorrik?  
 
Bai.

Beharrezkoa al da zure bizitzan mugikorra? 

Bai, baina agian mugikorrik gabe hobeto biziko nintzateke. 

 Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra gutxi gora behera?
 
Nik bi mugikor dauzkat: bata lanekoa eta bestea pertsonala. Pertsonala gutxi erabiltzen dut eta lanekoa gehiegi. 

Zertarako erabiltzen duzu mugikorra?

 Deiak egiteko, watsappa begiratzeko eta albisteak begiratzeko. 

 Noiztik duzu mugikorra?
 
Baa, lehengo mugikorra 20 urterekin eman zidaten, au da horaindela 25 urte. Baina lehengo mugikorrak, ez oraingoak.

 Kalera irteten bazara eta etxean mugikorra ahazten bazaizu zer egiten duzu, etxera joan ala kalean jarraitu?

 Kalean jarraitu. 

 Eskerrik asko galderak erantzuteagatik!!!   

Bai, zuei.

2025(e)ko urtarrilaren 16(a), osteguna

NEREARI ELKARRIZKETA MUGIKORRI BURUZ

 Zein da zure izena? 

  Nire izena Nerea da.

 Ba al duzu mugikorrik? 

 Bai, badut.

Zenbat erabiltzen duzu zure mugikorra? 
                                                                
  Gehiegi. 

 Noiztik daukazu zure mugikorra? 
 
 Egia esan ez naiz gogoratzen. 

  Zertarako erabiltzen duzu mugikorra? 
 
 Deiak egiteko, lanerako, gestio batzuk egiteko...

  Kalera irteten bazara eta mugikorra etxean utzi baduzu, zer egiten duzu, etxera itzuli ala kalean jarraitu? 
 
 Kalean denbora asko egon behar banaiz, etxera itzultzen naiz, baina kalean gutxi egon behar badut, kalean jarraitzen dut.

2024(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

KALE NEURKETA: ZENBAT ELKARRZIKETA EUSKARAZ?

2024ko abenduaren 11an, Karmelo Etxegarai ikastolara joan ginen. Datuak: datuek esaten duten bezala euskara da Karmelo Etxegaraiko gehien hitzegiten den hizkuntza.

KALE NEURKETA: ZENBAT ELKARRIZKETA EUSKARAZ?

Gu,abenduaren 5ean, plaza aldean, anbulategi parean eta zezen parkean ibili ginen. Datuek esaten duten bezala euskara oso goian dago Azpeitian.

2024(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

JOKIN ALTUNA ERRAZ DABIL

 LAU T'ERDIAN JOKIN ALTUNA NAGUSI DA

Txapeldun amezketarra erraz dabil lau t'erdian, hiru partidetatik hirurak irabazi baititu eta lehenengo postuan geratu da final laurdenetako taldean. Hurrengo fasean (final erdietan) Lasoren aurka neurtuko ditu indarrak. Partida gogorra eta estua espero da. Altunak lehengoan esan zuen gogoarekin zegoela Lasoren aurkako partidarako.

2024(e)ko urriaren 31(a), osteguna

LAMINE ZERURA JOAN ZAIGU

    LAMINE HONDARTZAN HIL EGIN DA!

Lamine Yamal, Bartzelonako jokalari gaztea hil egin da hondartzan. Lamine Yamal hondartzan zegoela uretara joan zen eta marrazo handi eta basati  batek  aginkada bat eman zion eta kataluinarra hil egin zen uretan, baina hondartzan inor ez zegoenez inork ezin izan zion lagundu. Gaur goizean bilatu dute bere gorpua. Agur, Lamine. 

KUADRILARIK BAI? GALDEKETA KALEAN

                                 GALDEKETA HODEIRI



Erlo: Egon al zara edo ba al zaude kuadrila batean?

Hodei: Ba oraintxe bertan ez, baina lagun batzuk baditut.

Erlo: Normalean ze plan egiten dituzue?

Hodei: Ba asteburutan agian kosta aldera joaten gara edo bazkariak egiten ditugu.

Erlo: Zenbat pertsona zarete lagun talde horretan?

Hodei: 3-4 lagun gara talde horretan.

 Erlo: Ezagutu al duzu inoiz inor sare sozialen bidez?

Hodei: Ez, gehienbat herrian ezagutu ditut.

 Erlo: Eta ondo moldatzen zara lagun horiekin?

Hodei: Bai, oraingoz oso ongi.

Erlo: Eskerrik asko galderei erantzuteagatik.

Hodei: Bai, eskerrik asko zuei.




2024(e)ko urriaren 23(a), asteazkena

JOSEBA EZKURDIA LAUTERDIKOTIK KANPORA

 TXAPELDUN  ARBIZUARRA LEHENGO FASEAN KALERA

Joseba Ezkurdia, pilotari nafarrak Iñaki Artolaren aurka galdu zuen. Igande arratsaldean jokatutako partida, Alegiko pilotariarentzan izan zen. Joseba ez zen oso ongi ibili. Iñaki, berriz, lesio batetik zetorren, baina hala ere ederki moldatu zen. Alegikoak ez zion arnasa hartzen ere utzi, alde batetik bestera mugituarazten baitzuen. Beraz hiru aldiz txapeldun den Joseba Ezkurdia lehengo fasean kaleratua izan da.


2024(e)ko urriaren 15(a), asteartea

URANOTIK ESTRALURTARRAK DATOZ!

URANOTIK "MANU" ESPEZIEKO ESTRALURTARRAK DATOZ

Orain dela 3 urte kapsula bat bidali zuten kamara batekin Urano planetara. Bertan espezie bitxi bat aurkitu zuten eta horrek kamara hautsi baina lehenago esan zuen Lur planeta konkistatzera etorriko zela bere espeziekoekin batera. Konturatu gara hemendik hilabete batera Azpeitian lurreratiko direla. Beldur handia dugu!






2024(e)ko urriaren 9(a), asteazkena

JOKiN ALTUNAK MINA HARTU DU !

 JOKIN ALTUNAK MINA HARTU DU! 

JOKIN ALTUNA, AMEZKETARRA ATZO ARRATSALDEAN ETXEAN LESIONATU ZEN

 Atzo arratsaldean etxean zegoela belardira atera zen bere behiari pentsua ematera eta                 horrek adarkada bat eman zion eskuan. Pilotari amezketarrari eskuko hezur txiki bat hautsi         zion eta pare bat hilabete egongo da frontoietatik kanpo.



FAKE NEWS.