2025(e)ko azaroaren 27(a), osteguna


                         SASKIBALOIA

Gaur nire kirol gustukoenari buruz hitz egingo dut, niri kirol asko gustatzen zaizkit baina nire gustukoena saskibaloia da. Ni 9 urterekin hasi nintzen saskibaloian, lehenengo probatzera joan nintzen eta asko gustatu zitzaidan. Jarraitzea erabaki nuen eta orain arte oso gustura ibili naiz.


Niri saskibaloia nire ahizpa ibiltzen zenean hasi zitzaidan gustatzen, ni beraren partida guztiak ikustera joaten nintzen eta niri ere gogoa sartu zitzaidan saskibaloian jolasteko. Geroago ni ere apuntatu egin nintzen eta asko gustatu zitzaidan.


Orain arte oso gustura ibili naiz saskibaloian eta asko hobetzen ari naiz. Entrenamenduetara joatea oso dibertigarria iruditzen zait eta oso ondo pasatzen dut. Niretzat oso garrantzitsua da entrenamenduetan eta partidetan gogotsu jolastea eta hobetzeko intentzioarekin joatea. Gauzak asoz hobeto ateratzen direlako gogotsu jolasten baduzu.


Iraganean saskibaloian jarraitzea nahiko nuke, 19-20 urtera arte. Nahiz eta ia nahiko handia izango naizen kirola egiten jarraitu nahiko nuke. Saskibaloia uzten banuke ere beste kirol bat egiten hasiko nintzen, pixka bat lasaiagoa... adibidez: Pilates, trx, yoga, aerobik...


Bukatzeko, saskibaloian oso gustura ibiltzen naiz eta askotan ondo etortzen zait saskibaloiko entrenamenduetara joatea, batiz bat eskolako etxeko lanekin, azterketekin pixka bat estresatuta nagoenean. Asko laguntzen didalako lasaitzen eta erlaxatzen. Horregatik niretzat oso garrantzitsua da saskibaloia.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina