2022(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

Meteoritoa gure eskolan

Gaur goizean gure eskolan meteorito bat erori da. Meteoritoaren barruan bi bonba zeuden. Irakasleak joan dira begiratzera baina barruan zer zeukan ikusita korrika hasi dira ikasle eta beste ikasleei abixatzera. Ikasle batzuk bildurtuta korrika irten dira beste asko lasai-lasi oinez hasi dira eskolatik irteten eta adoretsuenak meteoritoa ikustera joan dira andereñoak ez diote utzi baino ez dite kasorik egin eta orain poliziak meteoritoa kontrolatu dute orain ikasleok klase normala egiten ari gara.

FAKE NEWS




2022(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

ELKARRIZKETA NIKO ETA JONI BI ZATITAN


 




Fabio Wibner-en bideo onena

Zein barraka duzu gustukoen?

ESKOLAKO LEHIAKETA BERRIA

 Gaur ikastolako zuzendariak altabozetik esan du lehiaketa bat egin behar dugula. Bueno ez da derrigorra baina diru asko al duzu irabazi. Gaur goizean, 6:00etan edo irakasleak zuzendaritzan lehiaketa hau antolatzen egon dira. Uste dute askok parte hartuko dutela. Lehiaketa da... zeinek al duen paretari begira denbora gehiago egon. Lehiaketa oso interesgarria eta saria... 10 euro! Bai, badakigu pasada bat dela. 10 euro! Hori gehiegi daa! Bueno lehiaketa hau gaueko 3:00 etan izango da ekainak 26ean. Eta zuk, parte hartuko al duzu?


Fake news

ANA ETA SAIOARI ELKARRIZKETA EGIN DIOGU

2022(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

EUROVISIONARI BURUZKO GURE IRITZIA

Gaurko honetan larubatean izan zen  Eurovisioneko jaialdiari buruz  hitz egingo dugu. Lehenengo postuan Ukrania geratu zen "Stefania" kantuarekin. Gure ustez merezi dute lehen postu hori, eta kantua ere asko gustatu zitzaigun. 2. postuan Erresuma Batua geratu zen, "Space Man" kantarekin. Pentsatzen dugu tik tok aplikaziorengatik izan dela, abeslaria tik toker-a delako.3. postuan España gelditu zen "Slomo" kantarekin sekulakoa izan zen! Gure gustukoena "Slomo" kanta izan zen, erritmoa zeukalako eta gure abeslari gustokoena delako.

STUMBLE GUYS JOKOARI BURUZKO TUTORIAL TXIKIA

Kontuz! Joko hauek pentsatuta daude adikzioa sortzeko eta jendeari dirua kentzeko! Ez erori tranpan!!


 

2022(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Musukoa jarri behar dute berriro

 Eusko Jaurlaritzak musukoa berriz jarri behar dugulako berri eman du. Maiatzaren 10etik aurrera musukoarekin ibili beharko gara ikastetxeetan nahiz toki publikoetan.Albiste hau maiatzaren 8an argitaratu behar zuten baina beraiekin lan egiten  duen norbaitek gaur goizean argitara du. Beraz, hemendik aurrera berriz era musukoa erabili behar da.    
Fake News

ZUMAIRA BIDAIA

Bideo hau eskolatik Zumaira joan ginekoa da. Bidaia on bat izan zen gure ikaskideekin. Hemen duzue bideoa!😜 


ZER EGIN ZENUTEN ASTE SANTUETAN?

 

JUNE ETA JARERI ELKARRIZKETA


 

2022(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

Netflixen pelikulak euskaraz ikusi ahal izango dira!

Umeek eta gazteek gero eta gutxiago hitz egiten dute euskaraz. Uste da arazoa pantailetan egon daitekeela, egungo gazteek denbora asko pasatzen dutelako pantailen aurrean, dela mugikorra, dela ordenagailua edo dena delakoa . Horregaitik Pantailak Euskaraz izeneko  plataforma bat sortu dute Netflixi serieak eta pelikulak euskaraz jartzeko exijitzeko. Lortu egin dute, Pantailak Euskaraz euskal ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak positiboki baloratzen du Espainiar Estatuko Netflix plataformak egin duen iragarpena. Netflixek iragarri duenez, 2022a amaitzen denerako, 70 titulu ikusi ahalko dira plataforman euskaraz, galegoz, eta katalanez. Haur eta familientzako bikoiztutako 20 ordu (10-14 film inguru), eta azpidatzitako 200 ordu eskainiko dituzte Estatuko hizkuntza ez hegemonikoetan. 

Anari elkarrizketa Aste Santuari buruz