Umeek eta gazteek gero eta gutxiago hitz egiten dute euskaraz. Uste da arazoa pantailetan egon daitekeela, egungo gazteek denbora asko pasatzen dutelako pantailen aurrean, dela mugikorra, dela ordenagailua edo dena delakoa . Horregaitik Pantailak Euskaraz izeneko plataforma bat sortu dute Netflixi serieak eta pelikulak euskaraz jartzeko exijitzeko. Lortu egin dute, Pantailak Euskaraz euskal ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak positiboki baloratzen du Espainiar Estatuko Netflix plataformak egin duen iragarpena. Netflixek iragarri duenez, 2022a amaitzen denerako, 70 titulu ikusi ahalko dira plataforman euskaraz, galegoz, eta katalanez. Haur eta familientzako bikoiztutako 20 ordu (10-14 film inguru), eta azpidatzitako 200 ordu eskainiko dituzte Estatuko hizkuntza ez hegemonikoetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina