TXAPELDUN ARBIZUARRA LEHENGO FASEAN KALERA
Joseba Ezkurdia, pilotari nafarrak Iñaki Artolaren aurka galdu zuen. Igande arratsaldean jokatutako partida, Alegiko pilotariarentzan izan zen. Joseba ez zen oso ongi ibili. Iñaki, berriz, lesio batetik zetorren, baina hala ere ederki moldatu zen. Alegikoak ez zion arnasa hartzen ere utzi, alde batetik bestera mugituarazten baitzuen. Beraz hiru aldiz txapeldun den Joseba Ezkurdia lehengo fasean kaleratua izan da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina