2024(e)ko urriaren 10(a), osteguna

ELKARRIZKETA ILAZKIRI




ILAZKI:

 Mara: Kaixo, Ilazki, zer moduz zaude?

Ilazki: Kaixo, Mara, ni ondo nago.

Mara: Oraingo honetan elkarrizketa bat egitera nator, Ilazki. gustuko al duzu eskolara etortzea?

Ilazki: Ez

Mara: Ilazki, baina zergatik ez?

Ilazki: Eguna oso luzea egiten zaidalako.

Mara: Zer egiten duzu zure denbora librean?

Ilazki: Normalean telebista ikusten dut, baina larunbata edo igandea bada lagunekin gelditzen naiz.

Mara: Oso ongi, Ilazki!

Mara:  Zer kirol egiten duzu edo zer kirol gustuko duzu?

Ilazki: Txikitatik hasi nintzen igeri egiten eta orain arte kirol hori praktikatzen dut.

Mara: Nik ere kirol hori gustuko dut.

Mara: Animaliak gustuko al dituzu?

Ilazki: Bai gustuko ditut eta orkak dira nire animalia gustukoena

Mara: Oso ondo, gustatu al zaizu elkarrizketa?

Ilazki: Bai, asko gustatu zait.

Mara: Eskerrik asko, Ilazki, elkarrizketara etortzeagatik.

Ilazki: Eskerrik ako zuri gonbidatzeagatik.

Mara: Agur!!!

Ilazki: Agur!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina