2024(e)ko apirilaren 15(a), astelehena

Faxistak kanpora!

                                           Faxistak kanpora!




Espainiako alderdi ultraeskuindarraren ( VOX) ordezkariak igande honetako (Apirilak 21) hauteskunde kanpaina dela eta , atzo, igandea, Azpeitira etorri ziren. Ertzainek eskoltatuta iritsi ziren eta alde egin behar izan zuten, herritar ugarien protesta artean, egon ziren minutu gutxi horiek Goiko kalean egon ziren.

Vox-ek ere egin du kanpaina, bere erara baina egin du. Larunbat gauean Eusko legebiltzarrak esan zuen , igandean, 11:00 etan hasi eta 13:00ak arte informazio mahaia jarriko zutela Vox-ekoek  Azpeitiko plazan. Hainbat herritarrek deialdi horren berri izan zuten eta Vox-ekoek zain eduki zituzten. Geihenak ordea ez ziren konturatu ere egin ertzainen presentziarekin, artisau azokako kideak adibidez.

Iragarri zuten orduan baina beranduago agertu ziren ordezkariak. Ertzainak eskoltatuta agertu ziren 9 lagun plaza barrenean 11:45 aldean, eta gora jarraitu zuten, Goiko kaleraino; han jarri zuten beraien mahaitxoa, baina informazio gabe.Plazan elkartuta zeuden hainbat pertsona, adin guztietako herritarrak batzen joan ziren, eta " faxistak kanpora!" ohiuak nagusi ziren , berriro ere Ertzainak lagunduta, etorri diren bidetik itzultzen ziren bitartean.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina