2023(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

💚❤️🤍 EUSKARA💚❤️🤍

Euskara euskaldunen hizkuntza da; gaur egun, euskaldunek Euskal Herria deitzen duten lurraldean hitz egiten da; hau da, Pirinioen mendebaldeko lurraldeetan, Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan.

Euskeraz hitz egiten duten pertsona kopurua:

Euskaldunen kopuruari buruzko diferentzia handiak daude eskualde batetik bestera. Dena dela, 2016ko datuen arabera, 850.000 pertsona inguru gai dira Euskal Herri osoan euskaraz nolabait mintzatzeko:

  • Hego Euskal Herrian, euskara gaztelaniarekin batera da hizkuntza ofiziala. Bertan, euskaraz dakitela dioten biztanleak gutxi gorabehera %37 dira, baina gutxiagok erabiltzen dute benetan (guztira, 400.000 lagun inguru). Nafarroan, iparraldean bakarrik da ofiziala eta biztanleen %10 inguruk hitz egiten dute (50.000 bat lagun).
  • Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du inolako onarpen ofizialik eta euskaldunak biztanleen heren bat dira (80.000 pertsona inguru).

Gaur egun, ia-ia ez dago euskaldun elebakarrik (euskaraz bakarrik dakien lagunik).


Euskararen jatorria:

Euskara ez da hizkuntza-familia ezagun bateko kidea; horrek esan nahi du hizkuntza isolatua edo bakartua dela. Munduan beste hizkuntza asko daude egoera berean.

Horren ondorioz, hipotesi edo teoria asko egin dira historian zehar euskararen jatorriari buruz. Teoriarik zabalduenak hiru izan dira: euskara aspaldiko iberiarren hizkuntzarekin lotzen zuena, Kaukasoko hizkuntzekin lotzen zuena eta Afrika iparraldeko berebereen hizkuntzarekin lotzen zuena. Beste teoria askoz gehiago ere egon dira, baina batek ere ez du egiazko frogarik aurkitu.

Gauza segurua da euskararen familia handiagoa izango zela historiaurreko garaietan, eta euskara dela bizirik iraun duen kide bakarra. Garai historikoetan, badirudi gaur egungo euskara Akitaniako antzinako inskripzioetako hizkuntzarekin loturik dagoela (inskripzioak K.o. I. eta III. mende bitartekoak dira eta 400 bat gizaki-izen eta 70 jainko-izen dituzte). Akitaniera, garai hartan, Pirinioetatik iparraldera hitz egiten zen batez ere, baina baita hegoaldeko zenbait tokitan ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina