2023(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

ELIKAGUNEA

                                      

                                             

                                                             ELIKAGUNEA                   

 Euskal Herriko elikagaien topagunea da Elikagunea, Azpeitiko Azoka Plazan kokaturik. Euskal Herriko elikagaiak sustatuz eta kontsumo eredua eraldatuz, lehen sektorea indartu nahi duen proiektu kooperatiboa.

Heziketa gunea, dastaketa gunea, sukaldea, Basque Label harategia eta janari dendak osatzen dute Elikagunea.

Elikagaien salmentaz haratago, hauek balorean jarri eta kontsumo jasangarria ardatz dituen ekimenak burutzen ditugu; sukaldaritzako ikastaroak, produktuen aurkezpenak, dastaketak, hitzaldiak... Ekimen hauek herriko eragile ezberdinekin elkarlanean gauzatzen ditugu.

Euskal Herrian elikadura burujabetza ardatz duten beste hainbat proiekturekin ere saretuta daude.  Gaur egun, 8 langile bazkide eta 400 famili bazkide kontsumitzailek osatzen dute. Elikagunea kudeatzen duen Artxara Kooperatibak, Elikadura burujabetza helburu, proiektu herritarra da eta guztion artean osatu nahi dute, ekoizle, eragile zein kontsumitzaileek elkarrekin, elkarlana, euskara, parekidetasuna eta zero zabor filosofia oinarri ditugularik.

ASTELEHENETIK OSTIRALERA:
9:00-13:00 asteartetan (08:30 – 13:00)
17:00-20:00

LARUNBATETAN:
9:00-13:00


ETORRI ELIKAGUNERA!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina