Euskararen eguna abenduaren 3an ospatzen da. Guk eskolan astean zehar ospatuko dugu eta honako hau da egin behar duguna.
Azaroak 28, asteartea: Esaera zaharrak eta bertsoak gelan (9:30-10:25).
Azaroak 29, asteazkena: Jokoak frontoian (9:30-10:25). Oharrak:
- Mailaka jolastuko da.
- Puntualtasuna garrantzitsua da.
- Gelaka eseri behar da, bakoitzari adierazitako eremuan.
Abenduak 1, ostirala:
- 9:30-10:25: Bingo musikatua (gelan): bikoteka jokatuko da (hirunaka, horrela tokatzen bada). Batx2ko ikasleak gelan egongo dira ekintza gidatzen.
- 10:25-11:20: Kahoot (gelan) : gela bakoitzeko erantzun bat emango da. Mailako gelek elkarren kontra jokatuko dute. Gelako arduradun bat izendatuko da.
- Jolas-orduan: txokolatea eta bizkotxoa idazkaritza aurrean banatuko dira. Txokolatea hartzeko, aurrez, goizean bertan banatutako txartela aurkeztu beharko da. Zeliakoei edo laktosa intolerantzia dutenei txartel berezi bat emango zaie.
- 11:50etik aurrera, azken 3 klaseak normaltasun osoz jarraituko dute.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina