2023(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena
2023ko San Silbestre lasterketan aldaketa batzuk egon dira.
Kaixo, gu Naia, Nahia eta Malen gara. San Silbestreko lasterketari buruz hitz egin nahi dugu, oso lasterketa garrantxitxus dela eta. Lasterketari buruzko hainbat informazio jarriko ditu eta espero dugu animatzea.
Gero eta hurbilago dago urtearen amaiera, eta Xeye atletismo taldekoak dagoeneko hasi dira abenduaren 31ko San Silbestre lasterketa prestatzen. Lasterketa ordu ezberdinetan izango da: 10:00 Eskolarrak 11:15 Patineak eta 12:00 besteak. Lasterketa inklusiboaren eta lasterketa nagusiaren artean, proba laburrago bat egingo dute, 12 urtetik gorako gaztetxoei zuzenduta. Lasterketa nagusirako 900 dooerurtsal izango dira, iaz baino ehun gehiago. Dagoeneko diseinatu dute kamiseta. Asteazkenean zabalduko dute izen emate epea. Iazko lelo bera izango du probaren 22. edizioak: Ondo bukau, hobeto hasi!. Dena den, betiko ezaugarriak ez ezik, hainbat berrikuntza ere izango ditu aurtengo lasterketak.Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 2022. urteko ibilbideari "hobekuntza batzuk" txertatuko dizkiete, baina distantzia mantendu egingo dute; hau da, sei kilometroko ibilbidea izango da. Ohi bezala, 12:00etan Azpeitiko plazatik abiatuko da lasterketa. Horrez gain, azken urteetan ohikoa bilakatu den lasterketa inklusiboa ere egingo dute, 11:00etan. Dena den, berrikuntza bat ere izango da aurtengoan: lasterketa inklusiboaren eta lasterketa nagusiaren artean, itzuli bateko lasterketa motzagoa egingo dute, 11:30ean hasita, 12 urtetik gora izan eta korrika egin nahi dutenei zuzenduta. Izan ere, lasterketa nagusia 14 urtetik aurrerakoei zuzenduta dago, eta "gazteagoek ere urte amaiera modu berean agurtzeko aukera izan dezaten" sortu dute proba hori. Lasterketa motz horretan, gaztetxoez aparte, helduek ere parte hartu ahal izango dute, gurasoek eta seme-alabek bat egin nahi badute. Modu horretan, antolatzaileek "jai giroa" sortu nahi dute urteko azken egunean Azpeitiko erdigunean.
Espero dugu lasterketara animatzea, oso dibertigarria izango da.
ANIMATUUU!!!!!!!
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina