2023(e)ko azaroaren 24(a), ostirala

❤️💚🤍EUSKARAREN EGUNA!❤️💚🤍

 Kaixo! Hurrengo astean eskolan hau egongo da:

  • Azaroak 28, asteartea (09:30-10:25): Esaera zaharrak eta bertsoak (gelan)

  • Azaroak 29, asteazkena (09:30-10:25): Jokoak frontoian. Oharrak:

  • Mailaka jokatuko da. 

  • Puntualtasuna garrantzitsua da. 

  • Gelaka eseri behar da, bakoitzari adierazitako eremuan.

  • Abenduak 1, ostirala 

  • 09:30-10:25: Bingo musikatua (gelan): bikoteka jokatuko da (hirunaka, hala tokatzen denean). Batx2ko ikasleak gelan egongo dira ekintza gidatzen.

  • 10:25-11:20: Kahoot (gelan): gela bakoitzeko erantzun bat emango da. Mailako gelek elkarren kontra jokatuko duzue. Gelako arduradun bat izendatuko da.

  • Jolas-orduan: txokolatea eta bizkotxoa idazkaritza aurrean banatuko dira. Txokolatea hartzeko, aurrez, goizean bertan banatutako txartela aurkeztu beharko da. Zeliakoei edo laktosa intolerantzia dutenei txartel berezia emango zaie.

  • 11:50etik aurrera, azken 3 klaseek normaltasun osoz jarraituko dute.



Hau egongo da, ostiralean euskararen eguna izango delako. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina