Gaur ostirala, maiatzaren 24a arratsaldean barrakak irekiko dituzte Sanjuandegin dagoen Eroskiren aurrean. Bidai (fitxa) bakoitza 2,50€tan salduko dituzte, eta 5 bidaiko sortak 10€tan egongo dira. Hilaren 30ean barraka eguna denez, bidai bakoitza 1,50€ balioko ditu.
Barrakak irekitzen dituzten egun guztietan ordubetez, 17:00etatik 18:00etara, musika kenduko dute barraketan. Eta asteburu honetarako, zapatuan zein igandean, aniztasun funtzionala dutenentzako ordutegi berezika antolatu dute: zapatuan, hilak 25, 16:00etatik 17:00etara izango dute horientzat bereziki gordetako tartea; eta igandean, hilak 26, 11:00etatik 12:00etara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina