KIROLDEGIAREN BER-INAUGUREAZIOA ETA EKITALDIAK
Kiroldegiko frontoiko ber-inaugurazioarengatik, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zestoako Udalak. Datorren astean izango dira esandako ekitaldiak. “Euskal pilota garai berrietara egokitzen” egingo den mahai-ingurua izango da lehenengo ekitaldia maiatzaren 22an 19:00etan Kutur Etxeko aretoan. Bertan, Iera Agirre pilotari leitzarrak, Jon Alberdi pilotari azpeitiarrak eta Oinatz Bengoetxea pilotari leitzarrak hartuko dute parte. Moderatzaile lanetan Kepa Iribar kazetaria arituko da.
Maiatzaren 25ean 18:30ean, berriz, Emakumeen Udaberri Torneoko bertso pilota saioa izango da Kiroldegiko pilotaleku berrituan. Bertan, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia) Mitxoletak (Iturriaga, R. De Larramendi eta Mendiburu) taldearen aurka arituko da. Partidan zehar Nerea Elustondo eta Maialen Akizu bertsolariak arituko dira bertsoak botatzen. Sarrerak 5 euroko prezioa izango dute (haurrek doan) eta Turismo Bulegoan eskuratu daitezke. Egunean bertan leihatilan erosteko aukera ere izango da.
Maiatzaren 26an, berriz, buruz buruko txapelketa nagusiko hiru eta laugarren postuak jokatuko dituzte 17:15ean hasita. Partida Jaka-Imaz bikoteak eta P.Etxeberria-Zabaleta bikoteak jokatuko dute eta partida horren ondoren lehiatuko dituzte buruz buruko 3. eta 4. postuak. Sarrerak aurrez erosteko aukera dago honako telefono zenbakira deituta: 615768980. Egunean bertan ere leihatilan erosteko aukera izango da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina