ILARGI GORRIA
Baziren behin hiru mutil gazte, 13 urte zituztenak eta miserian bizi ziren. Beraien herrian 7 urtez behin ilargi gorria egoten zen aste betez, horrek esan nahi zuen 7 urtean behin Nut zeruko jainkosa beraien herrira joaten zen eta bertako pertsona bat hartzen zuen. Herri osoa aste horretarako prestatzen zen, janaria eta edaria erosten zuten eta aste osoa etxean pasatzen zuten jainkosak zerura ez eramateko.
Baina hiru mutil gazteek jainkosarekin batera joan nahi zuten zerura, bertan hobeto biziko zirela uste zutelako. Ilargi gorria iristeko aste bete soilik geratzen zen ta gazteak eztabaidatzen zeuden nor joango zen zerura. Aste bat pasa zenean, hiru mutil gazteak kalean gelditu ziren, herri osoa etxean zegoenen. Ordu batzuk itxaron ondoren ilargi gorria agertu zen eta zerua gorritzen hasi zen. Hiru gazteak kanpoan zeuden baina jainkosa ez zen agertzen. Itxaroten geratu ziren aste osoa baina edaririk ez zutelako hirugarrengo egunean hil ziren.
Kondairak dio ilargi gorriko asteko lehenengo hiru egunetan herrian bazaude hiru gazteen arimak harrapatu eta ito egingo zaituztela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina