2024(e)ko maiatzaren 8(a), asteazkena

Zestura Ibilaldia

2024ko Maiatzaren 2an, DBH1 A,B,C,D,E,F,G gelako prentsa tailerrean ibiltzen garen ikasleak Zestura joan ginen. Hor jendeari galderak egin genizkion. Oso ondo pasatu genuen! Lehengo 3 klaseak eduki genituen. 11:20an, jolas orduan, autobusa hartu genuen Zestura joateko. 11:45 aldera iritsi ginen. Plaza txiki batera joan eta hor hamaiketakoa jan genuen. 12:00ak aldera mugikorrak banatu zizkiguten eta taldetan herrian zehar bueltaka ibili ginen jendeari galderak egiten. Hurrengo baterako gogoekin geratu ginen.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina