Kaixo guztioi gaur zumitza parkearen buruz hitz egingo dizuegu.
Zumitze parkea, Loiola bidean jarri duten parke berri bat da. Labirinto moduko bat da eta zumitzarekin eginda dago, horregatik izena du horrela. Azpeitiko haurren kontseiluaren gomendioz eraiki dute. Haurren kontseilutik eskatzen ari ziren horrelako leku bat, zeren eta Loiola bidean hiruki libre bat zegoen edozer gauza egiteko. Lehengo astean zehar, Karmelo Etxegarai, Ikasberri eta Iraurgiko 5. eta 6. mailakoek lagundu zuten parkea eraikitzen. Aste-bukaeran herriko umeek beraien gurasoen laguntzaz, parkea guztiz muntatu zuten. Antolatzaileek, parkea amaitu eta gero fruta banatu zuten lagundu zuten jendearentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina