-Gaur kalera irten gara eta galderak egin dizkiogu jendeari eta honako hauek dira erantzunak.
Zer da Azpeititik gehien gustatzen zaizuna?
Hau erantzun digu kalean zebilen jendeak. Hiru pertsonak esan digute bertako jendea dela Azpeititik gehien gustatzen zaiena, beste bi pertsonak esan digute bertako hizkuntza gustatzen zaiela gehien, hau da, euskara. Jendeak esan digu Azpeitian oso ondo bizi dela eta oso kale giro on euskalduna dagoela. Festak eta parrandak ere ederrak izaten omen dira. Kalera atera garenean pentsioa igotzeko borroka ari ziren egiten eta pertsona batek esan digu berari Azpeititik gehien gustatzen zaiona hori dela hau da, pentsioa igotzeko egiten den borroka. Beste batzuk esan digute herria bera eta inguruko natura dela gehien gustatzen zaiena. Gazteak lasai egoteko leku ederra omen da gaztelekua. San Agustin eta San Agustinen egoten diren kontzertuak gustatzen zaizkie batzuei. Beste batzuk esaten dute beraiei gehien gustatzen zaiena gozotegiak eta bertako produktuak erostea dela, eta azkenik ez dela behar kotxerik norabait joateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina