2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

Karnabalak

 



                                           Karnabalak

                                   Etorri Azpeitira eta ondo pasa!!!


Otsailaren 12an Karnabalak ospatzen dira eta egun bat lehenago, Elegante eguna edo Txikito Elegante ospatzen da. Karnabalak leku askotan ospatzen dira horien artean: Azpeitia, Tolosa... Egun honetan jendea mozorroak jantzita ateratzen da kalera eta egun bat lehenago, aurten Otsailaren 11n,gala jantziz ateratzen dira kalera (tradizio hau 80. hamarkadan hasi zen). Behean bi egun horietako egutegia utziko dizuegu.


ELEGANTE EGUNA:

  • 09:00. Izarraitz Txistulari Taldearen diana.
  • 11:30. Udal Musika Bandaren eta Eltziegoko gaiteroen diana, eta Incansables txaranga herriko kaleetan.
  • 12:00. Sokamuturra, plazan. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
  • Egun osoan, XLIII. Sokamuturra Argazki Lehiaketa-Imanol Elias Seria, Azpetiko Argazki Elkarteak antolatuta.
  • 12:30. Elegante Eguneko pasiera, eta Itsasi dantza taldeko artzain-inudeen, danbor jotzaileen nahiz karrozaren kalejira, Juan Antxieta musika eskolako txistularien eta Incansables
  • txarangaren laguntzarekin. Incansables txarangaren emanaldia herriko kaleetan.
  • 16:15. Izarraitz txistulari taldeak, Eltziegoko gaiteroek eta Udal Musika Bandako kideek zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
  • 16:30. Sokamuturra. Ganadutegia: Bergarako zezenak.
  • 17:30. Ipurbeltz kale antzerkia, Azoka Plazan.
  • 19:30. Gauerdi txarangaren emanaldia kaleetan zehar. Josu Rodriguez DJaren emanaldia, plazan.
  • 20:00. Rock Kalean elektrotxarangaren emanaldia herriko kaleetan.

KARNABALAK:

11:00etan Sokamutur txikia Erdikalean eta zezen txikiak eta poniak Plaza Nagusian. Ganadutegia: Arno.
12:30ean Herriko erraldoiek eta buruhandiek irekiko dute mozorrotutako haurren desfilea. Banda Gaztea, txilibiteroak eta Juan Antxieta musika eskolako trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.
Bukaeran, gaztetxoentzat dantzaldia izango da, Diskopuntx taldearekin, eta gozokiak banatuko dituzte Plaza Nagusian.
16:00etatik 20:00etara Haurrentzako jolas parkea, eta gazteentzat eta nerabeentzat errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak Izarraitz pilotalekuan.
16:15ean Izarraitz txistulari taldeak eta Udal Musika Bandak zezenaren irteera girotuko dute. Ondoren, Izarraitz txistulari taldeak zezenak egingo duen ibilbide bera egingo du, kalez kale txistua joz.
16:30ean Sokamuturra. Ganadutegia: Saka.
18:30ean Deiadar txaranga kaleetan.
19:30ean Udal Musika Bandaren kalejira.
20:00etan Mozorro lehiaketaren hasiera.
DJ Davila, Plaza Nagusian.
Vertical perkusio taldearen emanaldia kaleetan.
23:30ean Oihan Vega DJa, Plaza Nagusian.
00:00etan Mozorro lehiaketaren sari banaketa, Plaza Nagusian.
Ondoren, PERCULIGHTS perkusio taldearen emanaldia, kaleetan zehar.

MOZORRO LEHIAKETAKO SARIAK

Banakakoak:
1. saria: 200€
2. saria: 150€
3. saria: 100€

Taldekoak:
1. saria: 800€
2. saria: 700 €
3. saria: 500 €
4. saria: 300€

Inauteri giro onena duen tabernari sari berezia: 200€

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina