2024(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena

SANTA ESKEAN

                                                     

Hilaren bian kandelariyo

Bostian Santa Ageda,

Usadiyua galdu ez dedin,

Kantari gatoz atera!

 

Aurten ere usadioa galdu ez dadin, lege zaharrera, DBH 1eko ikasleak kalera irtengo gara kalez kale kantatzera! 


10:40 aldera frontoian elkartuko gara eta hemen kantatu ondoren, Perdillegiko Karmelo Etxegarai ikastolara joango gara kantatzera. 

Ondoren, bi multzotan banatuko gara, batzuk Xanjuandegi aldera eta besteak alde zahar aldera. 

- Xanjuandegi aldera joaten direnak lehendabizi HHko ikasleei kantatuko diete eta ondoren Eroski ingurua, Jose Antonio Agirre plaza, igerileku, Urbitarte, Pastorku eta anbulategi inguruan ibiliko dira. 

- Alde zaharrera joaten direnak, aldiz,  Pastorkua, BM, enparantza nagusia, Perez Agirre plaza, liburutegia, Olatzko Amaren plaza, Artzubiko plaza, anbulategi inguruan ibiliko dira. 

Eguna bukatzeko anbulategi aurrean elkartuko gara 12:45 aldera, han abestu eta ikastolara.

 
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina