2024(e)ko urtarrilaren 15(a), astelehena

AZPEITIKO DANBORRADA


Azpeitiko danborrada san sebastian egunean eta bezperan ospatzen den jai/desfilea da. Ospakizuna urtarrilaren 19an hasten da, san sebastian egun bezperan, gaueko 22:00 aldera. Helduen danborradako taldeek herriko kaleak zeharkatzen dituzte tanborra jotzen eta gero parroki aurrean geratzen dira. Hor pieza batzuk jo eta 00:00ak aldera plazara joaten dira. 00:00 kanpaiekin batera, San Sebastian martxa hasten da eta banderaduek bandera igotzen dute udaletxeko balkoitik. Plazan talde guztiak batera abesti guztiak jotzen dituzte eta amaitutakoan bakoitza bere sozidadera joaten da. 






Urtarrilaren 20ko eguardian umeen danborrada egoten da. Talde guztiek herriko kaleak zeharkatu eta plazan amaitzen dute. Udaletxeko balkoian talde bakoitzeko banderaduna egoten da eta abesti denak jotzen dituzte. Haurren danborrada osoan zehar karroza joaten da atzetik, eta honen atzetik haurrak inudez jantzita.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina