2024(e)ko urtarrilaren 12(a), ostirala

ZESTOA

 Zestoa Urola Bailarako herri txiki bat da,  herri txikia izan arren azalera handiko herria da. Herrian hainbat toki ospetsu daude, kultura eta kolorez beteak. Hauek dira horietako batzuk:

BAINUETXEA: Zestoako bainuetxea Euskal Herriko zaharrena da. 1804an inauguratu zen. Aldaketak egin zituzten eta berriro martxan jarri zuten. Orain kanpotik kolorez aldatu dute, lehen urdina zen eta orain grisa.




EKAINBERRI: Ekainberri Zentroa 2008ko irailean Zestoan zabaldu zuten Ekain haitzuloaren erreplikan oinarritua dagoen zentroa da, bertan labar-pinturen kopiak eta kobazuloaren egitura bera barne hartzen ditu. Horretaz gain, zentroaren inguruan hainbat ekintza antolatzen dituzte, baita eskaintza didaktikoa ere.








LILI JAUREGIA: Lili jauregia Zestoa udalerrian (Urola Kosta, Gipuzkoa) dagoen jauregi bat da, XV. mendean gotiko estiloan eraikia. Lili jauregia Erdi Aroko arkitektura zibilaren eredu bikaina da, bere eraikuntza XV. mendearen bukaeran kokatu behar da, aurretikako aipamen dokumentalak ere badiren arren. Estilo gotikoan eraiki zen, Domenja Liliren ekimenez. 


Zestoa esan bezala azalera handiko herria da eta hainbat auzo ditu:

Iraeta, Lasao, Aizarna, Arroa Goia, Arroa Erreka, Arroa Behea, Ibanarrieta, Endoia, Akua, Txiriboga, Etorra eta Bedua.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina