Kaixo, nola duzu izena?
Kaixo, bai, nire izena da Onintza.
Noiz erosi edo eman zizuten mugikorra?
Niri eman zidaten 18 urterekin, kanpora joan nintzen ikastera eta etxekoekin hitz egiteko.
Zein aplikazio erabiltzen dituzu gehien?
Nik gehien erabiltzen dudan aplikazioa Instagram da.
Zenbat denbora erabiltzen duzu mugikorra?
Ez dakit kontrolatzen denbora, baina dexente.
Zein adin uste duzu dela egokia mugikorra emateko?
Adina jartzea zaila iruditzen zait, baino uste dut gero eta beranduago hobe dela. Niri mugikorra lan tresna bat iruditzen zait bertan agertzen den iformazia ez delako egokia edozein adinentzat.
Kalera irtendakoan konturatzen baldin bazara ez duzula mugikorra zer egiten duzu, kalera jarraitu edo etxera itzuli?
Ba bueno normalean etxera ez naiz joaten baina noiz edo noiz joan naiz bila, baino gaur mugikor gabe etorri naiz eta berdin dit.
Inoiz eduki al duzu arazorik Whatsapp-eko taldean?
Ez gauza garrantzitsuak beste era batera konpontzen ditugu.
Eskerrik asko!!
Ez da ezer.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina