2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

ESKALADA HERRIKO KIROLDEGIAN

 Aste hauetan DBH1eko ikasleak Gorputz Hezkuntzatik polikiroldegira joan ginen eskalada egitera.  Gure gelakoak eta gu aurreko astean joan ginen eta gure esperientzia azalduko dizuegu. Goizean beti bezala eskolara etorri ginen eta etorri ginenean irakasleak egin behar genuena azaldu zigun. 



Azaldu eta gero polikiroldegira joan ginen denok eta han, eskaladako bi monitore zeuden guri dena azaldu eta laguntzeko. Hasieran korapiloak egiten erakutsi ziguten, 8aren forma zeukana. Ondoren, arnesa nola jartzen zen erakutsi ziguten eta azkenik eskalatzen hasi ginen. Bost erronka zeuden. Hasieran lehenengo bi erronketatik hasi ginen errazenak zirelako. Lehengo eta bigarren erronka gelako ia ikasle guztiok lortu genuen, ez ziren hain zailak. Erronka amaitzen genuenean txosten batean ipini behar genuen egindakoa zenbakiekin eta ipini behar zen ea lortu genuen ala ez.


Lehenengo eta bigarrengo erronkak denok egindakoan hamaiketakoa egitera joan ginen. 20 minutu egon ginen polikiroldegiko mahaietan eta gero dena txukun-txukun utzi genuen. Hamaiketakoa jan ondoren beste bi erronka genituen gure zain, baina hauek zailagoak ziren.



3. eta 4. erronkak ez ziren batere errazak, gelako bi pertsonek bakarrik egin genituen. 5.  erronka ez genuen egin 4.aren berdina zelako. Laguntzaileak oso gustura zeuden gurekin, esan ziguten oso ondo egin genuela eta primeran portatu ginela. Polikiroldegia 13:00etan ixten zen eta beraiek denbora behar zuten dena jasotzeko orduan eskalada amaitutzat eman genuen. Gure Gorputz Hezkuntzako irakasleak denbora librea eman zigun 13:00ak arte eta guk Iraurgiko saskilarien entrenamendua ikusi genuen.


Azkenik ordua iritsi zenean ikastolara itzuli ginen. Gorputz Hezkuntzako klasea geneukan eta gure iakasleak denbora librea utzu zigun etxera joan arte. Denok batera ibili ginen joku batean eta txirrina jo zuenean denok etxera joan ginen bazkaltzera.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina