- Filipinaz da dibortzioa legez kanpo dagoen munduko herrialde bakarra.
- Historiako lehen saskibaloiko partida, futbol pilota batekin jokatu zen.
- Naturak sortutako material erresistenteena armiarmaren sarea da.
- Inurriak ez dute lo egiten.
- Elefantea 4 belaun dituen animalia bakarra da.
- Arratoiak ez dute botaki egiten.
- Hawaiiko alfabetoak 12 hizki ditu.
- 111.111.111X111.111.111=12345678987,654321
- Iceberg baten batez besteko pisua 20.000.000 tonakoa da.

2020(e)ko otsailaren 28(a), ostirala
DATU BITXIAK!!!
2020(e)ko otsailaren 27(a), osteguna
"Pulseras rojas": serie guztiz gomendagarria
“Pulseras rojas” serie bikaina!: “Pulseras rojas” serie katalan bat da Barcelonan grabatua. Pixka bat drama da baina parte barregarri asko ditu. Bi tenporada ditu. Seriearen argumentua da gaixotasunengatik ospitaleetako Pediatrian bat egiten duten haur eta nerabe katalanen eguneroko historiaren historia. Seriea Rock izeneko ume batek kontatzen du eta bera koman dago. Guztira sei ume dira eta horietatik bost mutilak dira eta bat neska. Bik minbizia dute, beste batek bihotzeko arazoa, beste batek batek istripua eduki zuen, neskak anorexia du eta Rock-ek leno esanda bezala koman dago. Lehen atalaren data: 2011(e)ko urtarrilaren 24 da. Azken atalaren data: 2013(e)ko apirilaren 22-ean Denboraldi kopurua: 2 Atal kopurua: 28
2020(e)ko otsailaren 21(a), ostirala
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia
2020ko otsailaren 6an gertatutako ezbeharra izan zen, azken 40 urteean Euskal Herrian izandako hondamenik larriena. Egun horretan, Zaldibar herrian dagoen enpresa baten zabortegian gertatutako luizi batek bi langile eta errepide bat azpian arrapatu zituen; horrekin batera, hondakin artean zegoen amianto kantitate handi bat agerian geratu zen; eta hurrengo orduetan zabor multzoak sua hartu zuen. Luiziak azpian arrapatu zituen bi pertsonak bilatzen saiatu dira baina oraindik ez dituzte ahurkitu baino ez dute etsiko bilatu harte.

2020(e)ko otsailaren 20(a), osteguna
Sevillan azeri artikoa
Sevillan azeri artiko bat azaldu zen 2019ko abenduaren 16an. Azeriak bere ile zuriarekin poliziak aho zabalik laga zituen.
Animaliak
espezie exotikoen maitale gazte baten zaintzapetik ihes egin zuen. Gazte horrek legez kanpo erosi zuen eta orain salatua izan da animalien tratu txarragatik eta faltsutasun dokumentalagatik.
Alicantera eraman zuten, han bizimodu hobea izango duelakoan. Orain azeria ondo dago: primeran bizi da!
Animaliak
espezie exotikoen maitale gazte baten zaintzapetik ihes egin zuen. Gazte horrek legez kanpo erosi zuen eta orain salatua izan da animalien tratu txarragatik eta faltsutasun dokumentalagatik.
Alicantera eraman zuten, han bizimodu hobea izango duelakoan. Orain azeria ondo dago: primeran bizi da!
GIZONA ALA TXAKURRA???
Gizonak txakurra izan nahi du, eta “pertsona trans” bezala onartua izan.
Tom Peters izeneko 32 urteko britaniar gizakia urteak daramatza txakur gisa, eta “transespezieko” lehen gizakia izan nahi du.
Peterse txakurrak bezala ibiltzen da , kroketak jaten ditu, txakur etxe batean lo egiten du eta txakurrak bezala zaunka egiten du.
Bizitza horretara ohituta egon dela ziurtatu du: lehenik uhala eta lepokoa, eta orain traje eta osagarri asko bere itxura hobetzeko.
Tom Peters izeneko 32 urteko britaniar gizakia urteak daramatza txakur gisa, eta “transespezieko” lehen gizakia izan nahi du.
Peterse txakurrak bezala ibiltzen da , kroketak jaten ditu, txakur etxe batean lo egiten du eta txakurrak bezala zaunka egiten du.
Ez dugu esango erokeria denik , baina ezin esan bitxia ez denik….
2020(e)ko otsailaren 14(a), ostirala
ALBERT EINSTEINEN GARUNA POTE BATEAN SARTUTA
Potean ikusten duzuen garun zatia Albert Einsteinena da. Albert Einstein oso ospetsua izan zen --eta da-- inoizko fisikaririk onena izan delako. 1955eko apirilaren 18an hil zen, 76 urte zituela. Heriotza-kausa: sabeleko aneurisma aortiko baten haustura.
Albert Einstein hil zenean garuna atera zioten gero museo batera eramateko, baina Thomas Harvey-rek lapurtu egin zuen. Thomas Harvey 1912an jaiotako patologoa izan zen eta hainbat urtetan gordeta eduki zuen, Albert Einstein-en garuna ikertu nahi zuelako jakiteko nolatan izan zitekeen pertsona bat hain azkarra.
SAN VALENTIN EGUNA!!!!
San Valentin eguna edo maiteminduen eguna, otsailaren 14an ospatzen den eguna da. Tradizio kristau askorekin gertatzen den legez, badirudi lehenagoko beste edo ospakizunen eraldaketa izan daitekeela ospakizun egun hau. Valentin Ternikoaaren heriotzagatik ospatzen da otsailak 14ean . Agian Erdi Arotik, tradizio kristautik datozen hainbat herrialdetan ospatu egin da.
5 Hizkuntza berri 5 Bidaia ikaragarri
Bigarren ebaluazioa bukatzen ari dela eta, Urola ikastetxeko irakasleek erabaki dute hizkuntzak ikastea oso garrantzitsua dela ikasleek etorkizun zoragarria izateko.
Hori posible izateko erabaki dute ingelesa, espainola eta euskaraz aparte beste 5 hizkuntza ikasi behar dituztela ikasleek.
Ikasi behar ditugun hizkuntza berriak hauek dira: txinoa, alemana, frantzesa, portugesa eta soumiera. Irakasleek beste erabaki bat ere hartu dute: hizkuntza bakoitza ikasten ari garen bakoitzean bidaia bat egingo dugula hizkuntza hori hitzegiten den tokira.
Hori posible izateko erabaki dute ingelesa, espainola eta euskaraz aparte beste 5 hizkuntza ikasi behar dituztela ikasleek.
Ikasi behar ditugun hizkuntza berriak hauek dira: txinoa, alemana, frantzesa, portugesa eta soumiera. Irakasleek beste erabaki bat ere hartu dute: hizkuntza bakoitza ikasten ari garen bakoitzean bidaia bat egingo dugula hizkuntza hori hitzegiten den tokira.
Mc Donald's-ek plastikozko pajitak kenduko ditu
Mc Donal's-ek plastikozko pajitak kenduko ditu Espainiako jatetxe guztietatik eta erabilera bakarreko plastikozko ontziak aterako ditu. Mahai-tresnak, irabiatutako ontziak eta garagardo edalontziak.1.350 tona plastiko baino gehiago murriztea du helburu "klima-aldaketa geldiarazteko".
SANTA AGEDA IKASTOLATIK KANARIAR UHARTERETARAINO!!!!
| Urtero bezala gure ikastolak Santa Ageda eguna ospatu du kalean zehar abestuz.
|
|
| Euskal Herritik kanpo ere ospatzen da. Kanariar uhartean Santa Ageda ospatu dute, gure bezala denak batera abesten eta ondo pasatzen.
|
2020(e)ko otsailaren 13(a), osteguna
2020(e)ko otsailaren 7(a), ostirala
Badakizue zer den ASMR?
Zer da ARMR?ASMR terminoa neologismoa da, larruazalean sentsazio estetiko edo zurrunbilo bat duen esperientzia bat aipatzen duena.
"Kalitate baxuko euforia" esperientzia subjektiboa da, "sentimendu positiboak eta larruazaleko ukitu estatiko sentsazioa" dituena. Entzumen edo ikusmen estimuluen bidez pizten da gehienetan, eta gutxiago da nahitaezko arreta kontrolatzen duena.
Zuek sentitzen al duzue?
Instagram argazkiak eta bideoak partekatzeko erabiltzen den aplikazioa bat da; filtroak, markoak, koloreak etb.. jartzeko erabiltzen da, argazkiak beste sare sozialetan partekatzeko aukera ere ematen du. oso aplikazio interesgarria eta ederra da besteen argazkiak ikusi ditzazkezula, besteak zure argazkiak ikusi ahal diztuztelako eta jendearekin konbersazioak eduki ditzazkezu whasappa izango balitz bezala baino zure telefono zenbakia eman gabe.
ISTORIOA:
Kevin Systrom eta Mike Krieger-ek sortu zuten, eta 2010eko urrian atera zen merkatura. Laster egin zen ezagun, 2012ko apirilean 100 milioi erabiltzailetik gora zituen, eta 300 milioi baino gehiago lortu zituen 2014ko abenduan. Hasiera batean iPhonerako diseinatu zen, baino geroago erabaki zuten mugikor guztiek eduki ahal izatea.
Suposatzen da Instagram 12 urtetik aurrerako pertsonek bakarrik erabili ahal izaten dutela baina jende asko dago gazteagoa erabiltzen duena.
2020(e)ko otsailaren 6(a), osteguna
Helikoptero istripuan hil da Kobe Bryant
Kobe Bryant estatubatuar saskibaloi jokalaria izan zen, NBA ligako jokalaririk onenetakoa hainbat urtez Los Angeles Lakers taldean jokatu zuen eta NBAko bost eraztun irabazi zituen bere kirol ibilbidean zehar.
2020ko urtarrilaren 26an hil zen helikoptero istripu bat izan ostean beste zortzi lagunekin batera. Horien artean zegoen bere hamahiru urteko alaba Gianna Maria.

2020ko urtarrilaren 26an hil zen helikoptero istripu bat izan ostean beste zortzi lagunekin batera. Horien artean zegoen bere hamahiru urteko alaba Gianna Maria.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
