2021(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

ELKARRIZKETA DBH1Cko ILAZKIRI

1. Zer moduzkoa izan da orain arteko eskolako esperientzia? 
Oso ona iruditu zait, baina azterketa eta lan asko daude.

2. Zein da zure irakasgai gogokoena? 
Nire asignatura gogokoena Gorputz Hezkuntza da.




 3. Zein da eskolako zure lekurik gustukoena? 
Nire leku gustukoena jolas ordua da, bertan oso ondo pasatzen dudalako.

 4. Zer moduzkoak iruditzen zaizkikzu covid-19-aren neurriak? 
.Egokiak iruditzen zaizkit. Horrela gehiago zaintzen gara

 5. Zein da zure irakasle gustukoena?
 Ez daukat gustukoenik, denak gustatzen zaizkit. 

 6. Luzeak egin al zaizkizu Gabonetako oporrak?
 Niri oso motzak egin zaizkit, segituan eskolan bueltan geunden eta.

 7. Ze plan dituzu koronabirusa joaten denerako? 
 Nire familiarekin Islandiara nahi dut joan berriz.

 8. Zer moduz pasatu dituzu Gabonak? 
Koronabirusa dela eta, ezin izan dut nire familia osoa ikusi, Zestoakoak bakarrik, baina bestela oso ondo pasatu dut.

 9. Lagunekin tokatu al zaizu gelan? 
Bai, nire lagunetako batzuekin tokatu zait, eta oso gustura nago

 10. Zer nahiago duzu, chromebook-ekin edo liburuekin? 
 Nahiago dut chromebook a baina ez nuen problemarik izango liburuekin ibiltzeko.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina