2022(e)ko urtarrilaren 31(a), astelehena

2022(e)ko urtarrilaren 14(a), ostirala

IKASKETA BIDAIA PORTAVENTURAN BAI?

Ikasketa bidaia PortAventurara egitekotan, ikaskideei zer atrakziotan nahiko luketeen ibili galdetu diegu eta erantzunak jarri ditugu. Beheraxeago guri gehien gustatzen zaizkigun atrakzioen argazkiak jarri ditugu.

IKASTOLA TOUR

UROLA IKASTOLAN MUSUKOA GABE EGOTEA ERABAKI DUTE

Atzo goizean, Urola ikastolako irakasle batek, ikasle bat musukorik gabe ikusi zuen eta konturatu zen, haragi bizitan zuela musukoaren azpian dagoen azala. Beste ikasle bati, granoak hasi zaizkio; beste gela batean neskei bizarra hasi zaie; beste batean, berriz, mutilei perretxikoak hasi zaizkie. Horrezaz gain, mutil bati belarriak elefante batenak bezala geratu zaizkio, eta neska bati sudurra pinotxorena bezalakoa geratu zaio.


Mediku batzuk etorri dira ikasleak aztertzera, eta esan diete musukorik gabe ibil daitezkeela. Eusko Jaurlaritzarekin hitz egin dute eta onartu diete musukorik gabe ibiltzea.



FAKE NEWS



2022(e)ko urtarrilaren 7(a), ostirala

OLENTZEROK POSITIBO EMAN DU

Gaur EITB-en esan duten bezala, Olentzerok positibo eman du. Orain dela aste bat Ipar Polora joan zen Santa Klaus bisitatzera. Ez zuen gogoratu Ipar Poloan hotz asko egiten zuela eta arropa gutxi eman zuen. Bi egunetara etxera itzuli zen baina eztul pila bat zuen. Katarro bat zela pentsatu zuen baina egunak pasa ahala katarroa ez zen joaten. Mari Domingik esan zion PCR egitera joateko. Olentzero beldurrez joan zen.

PCR egiteko ileran Santa Klausekin topatu zen. Santa Klausek ere sintomak zituen! Hurrengo egunean Santa Klausek deitu eta esan zion:-Positibo nauk! Hik ze eman dek? Olentzerok Mari Domingiri g-maila begiratzeko esan zion. Dena umeen kartez beteta zegoen baina bazegoen mezu bat esaten zuena ”OLENTZEROREN PCR-aren EMAITZAK”. Sartu ziren eta… POSITIBO. Atzo, EITB-en bideo-deian zegoen eta horrela jakin genuen. 


  FAKE NEWS

ZEIN DA ZURE MUGIKORRIK NAHIENA?

 

NOTIZIA GARRANTZITSU BAT

Eusko Jaurlaritzak esan duenez 13 urte beherakoek ikastolako saioak 30 minutukoak izango dira; 
adibidez, Ingelesa, Matematika, Euskara... Jolas denborak ordubetekoak, umeak geroz eta gehiago deskantsatu behar dutelako. 13 urte gorakoek, berriz, saioak 45 minutukoak eta jolas denborak ordubetekoak ere. Hau izan da esan dutena.


FAKE NEWS

GURE INSTITUTUA

ZEIN DIRA ZURE OPOR GUSTUKOENAK