2022(e)ko urtarrilaren 7(a), ostirala

OLENTZEROK POSITIBO EMAN DU

Gaur EITB-en esan duten bezala, Olentzerok positibo eman du. Orain dela aste bat Ipar Polora joan zen Santa Klaus bisitatzera. Ez zuen gogoratu Ipar Poloan hotz asko egiten zuela eta arropa gutxi eman zuen. Bi egunetara etxera itzuli zen baina eztul pila bat zuen. Katarro bat zela pentsatu zuen baina egunak pasa ahala katarroa ez zen joaten. Mari Domingik esan zion PCR egitera joateko. Olentzero beldurrez joan zen.

PCR egiteko ileran Santa Klausekin topatu zen. Santa Klausek ere sintomak zituen! Hurrengo egunean Santa Klausek deitu eta esan zion:-Positibo nauk! Hik ze eman dek? Olentzerok Mari Domingiri g-maila begiratzeko esan zion. Dena umeen kartez beteta zegoen baina bazegoen mezu bat esaten zuena ”OLENTZEROREN PCR-aren EMAITZAK”. Sartu ziren eta… POSITIBO. Atzo, EITB-en bideo-deian zegoen eta horrela jakin genuen. 


  FAKE NEWS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina