2022(e)ko martxoaren 28(a), astelehena

UDAKO OPORRIK GABE GELDITUKO GARA!

UDAKO 
OPORRIK GABE GERATUKO GARA!!😟
 Gaur goizean, eskolara iristean, esan digute notizia txar hau: irakasleek esan digute ez dutela diru asko eta horregatik lan gehiago egin behar dutela. Guk esan diegu klase partikularrak ematea ideia ona izango
litzatekeela ikasle batzuk beharra dutelako. Beraiek ezetz erantzun dute, arratsaldea ongi pasatzeko dela. Esan digutenean udako oporrak ez ditugula izango, klase osoa oihuka hasi da. Oihu batzuk hauek izan dira: "Nik oporrak planifikatuta ditut", "ezin diguzue hau egin, oso maltzurrak zarete!". Eta oihu gehiago ere bai, baina ezin ditut hemen esan. Guk abisatu diegu ez garela joango eskolara baina mehatxatu gaituzte hori ebaluazioan 3 puntu gutxiago izango dela ikasgai bakoitzean. Denak etxera joan garenean greba bat egitea pentsatu dugu. Hau ez da horrela amaituko...
Fake news

                                                    

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina