Kurtso hasieran, Bertizera joan ginen. Goizean eskolatik autobusez abiatu, heldu, erropak aldatu eta bertako parkea ikusi genuen.
Ondoren, bazkaldu eta uretako ariketa batzuk egitera joan ginen. Oso gustura ibili ginen arren, ura oso hotza zegoen, baina oso dibertigarria izan zen. Maletak utzi genituen lekura itzuli ginen eta dutxa bat hartu genuen,eta ondoren denbora librea. Afaldu eta show bat egin genuen gure ikaskideekin eta amaitutakoan, ohera joan ginen. Hurrengo goizean, jaiki, jantzi eta gosaldu egin genuen. Denbora librea eduki eta "arbolismo" ere egin genuen. Bertara heldutakoan arnesak jarri eta arbolismoari ekin genion.Oso dibertigarria izan zen, eta hara bueltatzeko irrikan gaude.
2022(e)ko abenduaren 16(a), ostirala
Bertizera joan gineneko erreportajea
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina