2023(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

HIRU TXERRITXOEK BUKAERA TRISTEA

 HIRU TXERRITXOAK 

Basoaren erdigunean anaiak ziren hiru txerritxo bizi ziren. Otsoa beti ibiltzen zen haien atzetik hauek jateko asmoz. Hiru txerritxoek otso honetatik alde egiteko, txerritxo bakoitzak etxe bat egitea erabaki zuen. Txerri txikiak lastozko etxe bat egin zuen, etxea arinago amaitzeko eta jolastera joateko. Txerri ertainak egurrezko etxe bat egin zuen. Bere anaia txikiak berea amaitu zuela ikusi zuelako eta berarekin jolasera joateko arineketan eraiki zuen. Nagusia zen txerritxoak, ordea, adreiluzko etxea egiteko lanean jarraitzen zuen. Jolasten zeudela, txerri txikiari pilota baten bila joatea bururatu zitzaion. Otsoa, txerri txikiaren atzetik irten zen eta lastozko etxetxoraino jarraitu zion. Barruan zegoela, otsoak putz eta putz egin zuen eta lastozko etxetxoa erori egin zen. 
Txerri txikia izuturik, anaia ertainaren etxera abiatu zen laguntza bila baina otsoak atzetik jarraitu zion. Otsoak, putz eta putz egin zuen eta egurrezko etxea erori egin zen. Bi txerritxoak handik arineketan irten ziren. Arnasestuka otsoa beraien atzetik zihoala, anai nagusiaren etxera heldu ziren. Hiru txerritxoak barrura sartu ziren eta ate guztiak eta leiho guztiak ondo itxi zituzten. Otsoa, etxeari bueltak ematen hasi zen barrura sartzeko leku baten bila. Eskailera luze batekin teilaturaino igo zen tximiniatik sartzeko asmotan, baina txerritxo nagusiak ura irakiten zegoen lapiko bat jarri zuen. Otsoa tximiniatik jaitsi zen eta lapikoa ez zuen ikutu; horregatik txerri denak jan zituen.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina