2024(e)ko ekainaren 5(a), asteazkena

Pelota

 Kaixo gu Malen Nahia eta Naia gea eta gaur pelotari buruz hitzegingo dugu.


Euskal pilota edo pilota jokoa (maiz pilota erabiltzen da, sinpleki, baina komeni da antzeko egitura duten beste pilota joko batzuetatik bereiztea) Euskal Herriko kirola da, pilotalekuan jokatua. Oro har, 2 edo 4 pilotarik (bi taldetan banatuta) txandaka pilota jotzen saiatzen dira, pilotak bi bote egin baino lehen, eta pilota joko eremutik kanpora bota gabe; lortzen ez duenak galduko du tantoa. Jokoaren aldaerak bereizteko, bi alderdi hauek hartzen dira kontuan: pilotaleku mota (plaza hormagabea, horma bakarreko pilotalekua, trinketa...) eta pilota zerekin jo behar den (esku hutsa, pala, xarea...).
Jokoaren helburua da aurkariari ahalik eta tanto gehien egitea. Txapelketetan, adinaren arabera arauak pixkatxo bat aldatzen dira: jokalariak adin kategorietan gora egiten duen heinean, sakeko arrastoa atzeratuz doa, eta piloten pisua edo tamaina handituz. Pilotan egiten duten haurren artean, asko dira emakumezkoak, baina sexismoaren eraginez gutxi dira pilotan aritzen diren emakumezko helduak.[1]
Europan barrena eusko pilotaren antz-antzeko kirolak badira, hala nola irlandar pilota (Irlanda), valentziar pilota (Valentziako Erkidegoa) edota jeu de paume (Frantzia).

Historia

Historian, munduko hainbat eta hainbat zibilizaziok izan dituzte pilota-jokoak, eta ez bat edo beste, asko baizik. Objektu biribil mugikorra egiteko, hainbat gai erabili izan dira: landareetatik ateratako materialak, hainbat eratako zapiak, hariak, larruak, hesteak, gomak. Buruz buruko jokoak izaten ziren, hau da, jokalari bat beste baten kontra aritzen zen.

Hasieran, mugatutako zelai edo soroetan aritzen ziren denbora pasa, deman eta lehian. Jose Zufiaurre etnografoak dioenez,[4] Euskal Herrian, antzina, zelai lau batean laukizuzen bat markatzen zuten aitzurrarekin, erdian sare bat jarri, eta jokalari bakoitza alde batean jartzen zer. Gaur egungo tenisaren egitura bera, baina eskuz jokatzen zuten. Aralarren bederatzi pilotaleku aurkitu eta izendatzea lortu du Jose Zufiaurrek.

Pilotan, hamaikatxo eratan jokatu izan da, baina bateratzeko arau batzuk ere ezarri ziren. Erdialdeko AmerikanEkialde Hurbilean eta Mendebaldeko Europan, duela mende asko jokatu izan da.

Erromatarrek pila deitzen zaion jokoa eraman zuten Galiara. Denboraren poderioz joko hori aldatuz joan zen, paume ("ahur") jokoa sortuz. Zelai eta herrietako plazetan jokatzen zen jokoa da paume, eta denbora igaro ahala hainbat tresna erabili dira pilota jotzeko, burgesek eta aitoren semeek eskularru zein erraketak erabiltzeraino.

Lehengo garaietako hilarrietan grabatuak egiten zituzten, eta horregatik dakigu pilotariek omen handia zutela gure gizartean. Pilota eta apustuak elkarrengandik bereiztezinak dira jokoaren hasieratik, nahiz eta beti alferrikakoak izan diren apustuak mugatzeko debekuak eta ahaleginak egon. Euskal Herrian, 1534an Obanosen (Nafarroa) jokatutako partidua batena da aurkitutako apustu zaharrena. Pilotari buruz ditugun datu zahar gehienak hainbat partidatan izandako epaiketa laburren ondorio dira.

Pilota jokoa munduan oso-oso zabalduta zegoen antzina, beraz. Ia toki guztietan aspaldi galdu zen arren, euskaldunek —beste hainbat kontutan bezala— bizirik iraunarazi dute kultura ondasun hori. Beren tokira moldatu dute euskaldunek, eta hainbat xehetasun aldatu: jokalekua, joko arauak, pilota, jotzeko tresnak, eta abar. Ondorioz, euskaldunok pilota deitzen diogun kirol horri, gaur egun eusko pilota esaten diote mundu zabalean.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina